Osasun etxeen ordutegia 17:00etara murriztuko du Osakidetzak Gabonetan

Ordutegia laburtzeko erabakia osasun etxeen araberakoa izanen da urtarrilaren 10era arte.

Hiru pertsona osasun etxera sartzen Donostian. MAIALEN ANDRES / FOKU
Olaia L. Garaialde.
2021eko abenduaren 23a
13:12
Entzun

Lehen mailako arretako profesionalen atsedena bermatzeko, Osakidetzako osasun etxeek ordutegia egokitu ahalko dute, eta, beraz, ordu gutxiago egon zabalik. Ordutegia murriztea erabakitzen duten osasun etxeetan, 08:00etatik 17:00etara artekoa izanen da arreta emateko ordutegia, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak iragarri dutenez.

Salbuespen egoeretan, 15:00ak arte laburtzeko aukera izanen dute. Neurria baliabide publikoen «jasangarritasunean» eta erabilera «eraginkorrean» oinarritzen da. Gehienez urtarrilaren 10era arte luzatu ahalko dituzte ordutegi murriztuak.

Erabakia osasun etxearen araberakoa denez, batzuek ez dute murriztuko; beste batzuek, egun gutxi batzuetan; eta beste batzuek, denetan. Herritarrek informazio kartelen bidez jasoko dute informazioa. Kartelak erreferentziazko osasun etxeen kanpoaldean jarriko dituzte, eta lan eremuan, udaletan ere bai.

Herritarrek Osakidetzaren webgunean eskatu ahalko dute ordua, edo zuzenean osasun etxera deituz. Horrez gain, zabalik egoteko ordutegitik kanpo osasun asistentzia bermatuta egongo da etengabeko arreta guneetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.