Ingurumena

Elanio urdina, berriz hegan

Urriaren 16an Seguran tirokatuta agertu zen hegaztia osatu egin da, eta gaur askatu dute Arrano Etxekoek

Elanio urdina, gaur, askatu aurretik. ARRANO ETXEA
enekoitz telleria sarriegi
2021eko abenduaren 25a
18:19
Entzun

Perdigoiak zituen gorputz osoan, eta hego bat hautsita. Arrano Etxeko arduradunek —Joxean Albisuk eta Mertxe Garciak— ez zekiten ziur aurrera egingo ote zuen, baina gaur jakinarazi dute baietz, osatu dela, eta berriro hegaka ari dela urriaren 16an Seguran (Gipuzkoa) tirokatuta topatu zuten elanio urdina.

Haien egongelako epelean egin ditu egun hauek guztiak elanioak (Elanus caeruleus). 35 urteko ibilian, lehen aldiz jaso zuten halako hegazti bat Arrano Etxean, ez baita batere ohikoa inguru hauetan.

BERRIA egunkariak erreportaje bat osatu zuen egun haietan, elanio urdinarekin batera agertu baitziren hilabeteko epean tiroz jota arrano txiki bat eta belatz handi bat ere hilik.

Elanioa osatzen aritu da apurka-apurka, eta hegaka dabil berriz Euskal Herriko zeru gainetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.