Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Beriainen sexu erasoak egin izana egotzita

Larunbat goizaldean atxilotu zuten, Beriaingo industrialde batean emakume bat bortxatu izana leporatuta.

Azaroaren 25eko mobilizazioetako irudi bat, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
2021eko abenduaren 26a
09:43
Entzun

Foruzaingoak larunbat goizaldean atxilotu zuen gizona, Beriainen (Nafarroa), Eguberri egunean emakume bat bortxatu izana leporatuta. Industrialde batean dagoen pabiloi batean egin zion eraso emakumeari.

Antza, emakumeak deitu zion Poliziari, eta, abisuaren berri izatean, poliziak ahal bezain laster joan ziren bertara. Emakumearekin hitz egin, eta polizia etxera eraman zuten, salaketa jartzera.

Bitartean, eraso hori jasan zuen tokian gelditu ziren beste zenbait agente. Azkenean, handik ordu batzuetara atxilotu zuten gizona, industrialde horretako kale batean. Komisariara eraman zuten, eta epailearen esku geldituko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.