Durangoko Azoka

Bizkaiko Aldundiak bere gain hartuko du Durangoko Azokako zenbait erakusmahairen kostua

Bizkaiko enpresa eta sortzaileei eragingo die neurriak. «Ezohiko egoera baten aurrean hartutako ezohiko neurri bat» dela adierazi du aldundiak.

Aurtengo Durangoko Azokako irudi bat. GORKA RUBIO / FOKU
2021eko abenduaren 28a
18:19
Entzun

Iazko etenaren ondoren, aurrez aurrekoa izan da berriz ere aurten Durangoko Azoka, baina mugatua izan da alde askotatik, eta salmentetan eragin zuzena izan du horrek. Abenduaren 4tik 8ra egin zen, eta Eusko Jaurlaritzak egun gutxi lehenago erabaki zuen, pandemiari aurre egiteko neurrien eraginez, Landakok hartu ahalko zuen jende kopurua mugatzea. Bada, hori aintzat hartuta erabaki du orain Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak zenbait erakusmahairen gastua bere gain hartzea.

Azoka mugatua izan arren, balorazio positiboa egin zuen Gerediaga elkarteak azoka amaitu zenean, azoka berriz ere topagune izan zelako eta txanda ia guztiak bete zirelako. Zenbait sortzailek, ordea, baina batzuk ere gehitu zizkioten bilan horri, eta haiengandik jasotako inpresioak kontuan hartu dituztela adierazi du aldundiak. Gastuei aurre egiten laguntzeko erabakiarekin «azoka bera zein kultur sorkuntza ikusgarriago egiteko Bizkaitik egin zen ahalegina» babestu gura dutela ere esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.