Futbola

Anoetan jokatuko da Reala-Athletic derbia

Urtarrilaren 9an izango da, igandez, 12:00etan. Realeko bazkideek doako sarrera izango dute. Baina COVID-19a dela eta indarrean dauden edukiera murrizketak tarteko, datorren astean emango dituzte horri buruzko xehetasunak.

ainara arratibel gascon
2021eko abenduaren 30a
15:07
Entzun

Anoeta jokatuko da Realaren eta Atlhleticen arteko derbia. Hala jakinarazi du klub txuri-urdinak. Datorren urtarrilaren 9an izango da, 12:00etan. ETBk, Reala Youtube kanalak TV3 kateek zuzenean eskainiko dute. Bazkideek doan izango dute sarrera, baina horren inguruko xehetasunak datorren astean emango ditu Realak. Izan ere, COVID.19ari aurre egiteko ezarrita dauden neurriak kontuan hartuta, edukiera mugak izango dira. Une honetan, Espainiako Gobernuak %75eko muga ezarrita du, baina berez Eusko Jaurlaritzak eskumena du hori gutxitzeko edo handitzeko. Eta ikusteko dago pandemia izaten ari den bilakaera kontuan hartuta, horren inguruan neurririk hartzen duen. 2018an eta 2019anere Anoetan jokatu zen Realaren eta Athleticen arteko derbia. Lehenbizikoan 2-2 berdindu zuten, eta bigarrenean 0-2 irabazi zuten zuri-gorriek.

Denboraldi honetako lhen itzuliko derbia San Memesen jokatu zen. Irailaren 12an izan zen, eta artean indarrean ziren edukiera murrizketak. 6.000 lagun bildu ziren, Realak irabazi zuen 0-1. Ainhoa Morazak sartu zuen bere atean gola, Nerea Eizagirrek korner bat atera ostean. Derbi parekatua espero da. Izan ere, denboraldi aparta egiten ari dira bi taldeak. Amaitu berri da lehen itzulia, eta Natalia Arroyoren taldearen jarduna ikusgarria izaten ari da. Bigarren dago sailkapenean, 34 punturekin. 37 izan zitezkeen, Espainiako Federazioak hiru puntuko zigorra ezarri baitzion elastikoan erakundearen ikurra ez eramateagatik. Hamabi garaipen berdinketa bat eta porrot bat pilatu ditu. Soilik Bartzelona ahalguztidunak egin du lehen itzuli hobea.

Txukuna izan da baita ere Athleticen lehen itzulia. Neurketa bat gutxiago jokatu du, azken partida bertan behera geratu baitzen Atletico Madrilen izandako COVID-19 kasuengatik. Bosgarren daude zuri-gorriak, 23 punturekin. Zazpi garaipen bi berdinketa eta bost porrot erdietsi dituzte. Iazko lehen itzuli zaila eta gero, Iraia Iturregiren taldeak egoera irauli zuen, eta berriro ere ohikoa duen joko zuzena eta izaera lehiakorra berreskuratu ditu denboraldi honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.