Hilketa

Karrantzako hildakoarekin lotuta atxilotutako hiru presondegian sartu ditu epaileak

Ertzaintzak bederatzi lagun atxilotu zituen astelehenean, azaroaren 30ean agertutako hildakoarekin zerikusia dutelakoan

Ertzainak, hildako gaztearen gorpua bilatzen. BERRIA
2021eko abenduaren 30a
16:30
Entzun

Epaileak presondegira bidali ditu Karrantzako (Bizkaia) gaztearen ustezko hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bederatzi pertsonetatik hiru, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Astelehenean egin zituen atxiloketak Ertzaintzak, eta atzo pasatu ziren gehienak epailearen aurretik, eta gainerakoei gaur hartu die deklarazioa. Atxilotuetako sei libre gelditu dira azkenean.

Azaroaren 28an, biktimaren senideek salatu zuten desagertuta zegoela 31 urteko gaztea, eta Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen zer gertatu zen argitzeko. Kantabriako Ramales de la Victoria herrian (Espainia) agertu zen, bi egun beranduago.

Ertzaintzak abiatutako ikerketa oraindik zabalik dago. Bitartean, gaztearen desagerpena eta hilketarekin zerikusia izan lezaketelakoan atxilotutakoak banaka pasatzen ari dira epailearen aitzinetik. Balmasedako (Bizkaia) epaitegiak sekretupean jarri du kasua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.