Hegoafrika

Su hartu du Hegoafrikako Parlamentuak

Hiru eraikinek osatzen dute Lurmutur Hiriko parlamentua, eta haietatik zaharrena da kalte larrienak jasan dituena; 1884an eraiki zuten. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen sutea.

Hegoafrikako Parlamentua sutan, gaur goizean. BERRIA
2022ko urtarrilaren 2a
10:21
Entzun

Hegoafrikako Parlamentuak su hartu du gaur goizean, Lurmutur Hirian. Hango erakundeek jakinarazi dutenez, ordea, suhiltzaileek kontrolpean dute sutea jada. Ez dute argitu zerk eragin duen ezbeharra, eta Patricia de Lille Azpiegitura Ministroak azaldu duenez, segurtasun kameretako irudiak aztertzen ari dira.

«Sutea hirugarren pisuan dago orain. Sua bulegoetan hasi da, eta orain gimnasiora zabaldu da», Jean-Pierre Smith hiriko segurtasun arduradunaren hitzetan. Haren arabera, gutxienez 36 suhiltzaile dabiltza lanean.

Hegoafrikan 05:00ak zirenean hasi da sua, eta suhiltzaileek azaldu dutenez, «teilatuko asfaltoa urtzen hasi da. Horma batzuetan arrakalak ere azaldu dira». 

Hiru eraikinek osatzen dute Hegoafrikako Parlamentua, eta kaltetuena hiruretatik zaharrena da, 1884an eraikitakoa. Beste biak XX. mendearen hasierakoak dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.