Albistea entzun

Txina

Hong Kongeko 'Citizen News' egunkaria itxi egin dute, segurtasun kezkengatik

Txinako polizia indarrek Stand News hedabideko hainbat kide atxilotu zituzten joan den astean, sedizioa egotzita.

Stand News hedabideko langile bat, hedabideen aurrean adierazpenak egitean, joan den astean, Txinako Poliziak egunkariaren egoitza miatu ostean.
Stand News hedabideko langile bat, hedabideen aurrean adierazpenak egitean, joan den astean, Txinako Poliziak egunkariaren egoitza miatu ostean. Manuel Candela/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Berasategi Otamendi -

2022ko urtarrilak 3 17:02

Jarduera etengo du bihar Hong Kongeko (Txina) Citizen News hedabideak. Igandean eman zuen ixteko erabakiaren berri, hedabideko langileak arriskuan daudelako kezkatuta eta hirian kazetaritza egiteko baldintzek okerrera egin dutela iritzita.

Txinako Poliziak Stand News «demokraziaren aldeko» egunkariaren egoitza miatu eta hainbat kide atxilotu eta egun gutxira jakinarazi du itxiera Citizen News-ek. Txinak sedizioa sustatzeko edukia publikatzea egotzi die Stand News-eko editore nagusiei.

«Zoritxarrez, ezin dugu gure sinesmenak errealitate bihurtzen jarraitu beldurrik gabe, azken bi urteetan gure gizartean izan diren aldaketengatik eta hedabideen ingurukoaren hondamenagatik», adierazi du taldeak ohar bidez.

Hong Kongek kolonia britainiarrari izateari utzi eta Txinak bere agintepean hartu zuenean, 1997an, Pekinek konpromisoa hartu zuen 50 urtean bere hartan errespetatuko zuela hiriko gizarte eredua, «herrialde bat, bi sistema» leloa bere eginda. «Demokraziaren aldeko» ekintzaileek, ordea, askatasuna murriztea leporatzen diote Txinako Gobernuari; bereziki, Pekinek Nazio Segurtasunerako Legea indarrean jarri zuenetik 2020ko ekainean, 2019an izandako protesta jendetsuei erantzuteko.

Iaz, Txinak Hong Kongeko Apple Daily egunkaria behartu zuen bere jarduna behin betiko etetera, Poliziak haren egoitza miatu ostean. Segurtasun Nazionalaren Legea urratzea leporatu zioten. Hedabidearen sortzaile Jimmy Lai, «demokraziaren aldeko» mugimenduaren pertsona ezagunenetako bat, espetxean da, hainbat kargurengatik.

Hong Kongeko agintariek ukatu egin dute prentsa askatasunaren kontra egin izanaren akusazioa. HAien hitzetan, Segurtasun Nazionalerako Legeak ez ditu hedabideak jopuntuan, baizik «sezesio», «subertsio» eta «terrorismo» ekintzak, eta hiriaren barne auzietan esku hartzeko atzerriko eragileekin konspirazioan aritzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bi manifestari, Espainiako Poliziaren aurrean, Bartzelonan, 2019ko urrian. ©ENRIC FONTCUBERTA / EFE

Berriz ausartu ez daitezen

Gorka Berasategi Otamendi

Espainia milaka herritarri jazarri zaie Katalunian 2017ko erreferendumaz geroztik. Omniumen arabera, 4.200dik gora dira. Independentisten helburua da «errepresioa konpromiso bihurtzea».

Pere Aragones, Kataluniako Parlamentuan, lehen aldiz Jordi Puignero presidenteordea aldamenean izan gabe. ©EFE

Koalizio gobernuak jarraitzea «lehentasun bat» da Aragonesentzat

Mikel Elkoroberezibar Beloki

«Egoera konpontzeko garaia da», JxCren arabera. Aragonesek «ahalik eta azkarren» aritzeko eskatu dio JxCri politika orokorreko eztabaidan

Vladimir Saldo (Kherson), Jevgeni Balitski (Zaporizhia), Vladimir Putin, Denis Puxilin (Donetsk) eta Leonid Pasetxnik (Luhansk), atzo, Kremlinen. ©GRIGORY SISOEV / EFE

Gerran jarraitzeko erabakiak

Igor Susaeta

Errusiak Ukrainan okupatutako lurrak anexionatzeko hitzarmenak sinatu ditu Putinek. Zelenskik iragarri du NATOn sartzeko eskaera egingo dutela, horretarako urgentziazko prozedura erabiliz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...