Ingurumena

Sute bat izan da Zubietako erraustegian

Tailerrean piztu da sua, 10:00ak aldera. Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute dagoeneko.

Zubietako erraustegia, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2022ko urtarrilaren 3a
16:19
Entzun

Sute txiki bat izan da gaur goizean Zubietako erraustegian (Gipuzkoa). Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak jakinarazi duenez, 10:00ak aldera piztu da sua tailerrean, bertan egiten ari ziren soldadura lanen ondorioz.

Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sua, eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak adierazi du kalte larririk ez dela izan: «Berehala kontrolatu dute, eta kalte material gutxi izan dira».

GuraSOS elkarteak salatu duenez, azken hiru urteetan gutxienez bederatzi istripu izan dira erraustegian: suteak, errekarako isurketak, leherketak... Haien hitzetan, gaur izandako suteak «segurtasunaren porrot sistemikoa» berresten du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.