Sagardoa

Amak taldeak irekiko du txotx garaia

Astigarragako Gurutzeta sagardotegian egingo dute hasiera ekitaldia, urtarrilaren 12an.

Amak taldeko kideak. GORKA RUBIO / FOKU
2022ko urtarrilaren 4a
18:53
Entzun

Ohi bezala, «gure sagardo berria» esanez irekiko dute txotx garaia aurten ere; Amak taldeko kideek izango dute ardura hori. Datorren astean egingo dute Sagardoaren Lurraldeak antolatutako hasiera ekitaldia, asteazkenean, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian (Gipuzkoa). Amak taldea Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kris Solanok osatzen dute.

Sagardogileek datorren astean zehaztuko dute nolakoa izango den aurtengo txotx garaia. Iaz, ohi baino geroago abiatu zuten, eta neurri bereziekin, gainera. 2020an, Izaro Andres kantariak ireki zuen, eta gero bertan behera geratu zen, pandemiarengatik.

Aurtengo irailean, sagarrak biltzerakoan, sagardogileak baikor zeuden, sagar asko eta kalitatezkoa espero zutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.