Albistea entzun

Macronek «txertatu gabeak izorratu» nahi dituela erranik, erreakzio soka luzea piztu da

Frantziako Asanblean txertaketa ziurtagiriari buruzko eztabaida eten dute, diputatuen artean kalapita sortu baita.

Emmanuel Macron, Frantziako presidentea.
Emmanuel Macron, Frantziako presidentea. Stephanie Lecocq / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko urtarrilak 5

«Txertatu gabeak izorratzeko gogoa dut». Hara zer erran duen Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak Le Parisien kazetan egindako elkarrizketa batean. Hautsak harrotu ditu haren esaldiak. Izan ere, iragan abenduaren 17an, birusaren oldarraldiari aurre egiteko, Jean Castex Frantziako lehen ministroak iragarri zuen osasun ziurtagiria txertaketa ziurtagiri bilakatuko zela. Txertatu gabeak, hala, ezingo dira sartu hainbat leku publikotara, proba negatiboek ez baitute gehiago balioko. Bada, Macronek neurri horri egin dio erreferentzia txertatu gabe dauden herritarrak «izorratzeko» asmoa duela erranez.

Erreakzio soka luzea piztu du Frantziako lehendakariaren esaldiak, batez ere oposizioko alderdien artean. Eta eragina izan du exekutiboak finkatutako egutegian ere. Frantziako Asanbleako diputatuak txertaketa ziurtagiriaren lege proiektua eztabaidatzen ari zirela, saioa eten behar izan zuten atzo, «sanoki eztabaidatzeko baldintzak» betetzen ez zirela argudiatuta. Lege proiektua herenegun eztabaidatzen hasi zirenetik bigarren aldia da eten behar izan dutela, eztabaidaren lehen egunean diputatuek ez baitzuten onartu saioa gauerditik goiti luzatzea. Mozketa horien eraginez, baliteke txertaketa agiriaren legea atzeratzea, urtarrilaren 15etik goiti indarrean sartzekoa baitzen lege joan-jinkaria bururaturik. Dena den, gaur hasiko dute berriz saioa, 15:00etatik goiti.

Oposizioko alderdiek Frantziako lehendakariaren «mespretxua» salatu dute, batik bat. Zehaztekoa da Frantziako lehendakaritzarako bozak datorren apirilean izango direla, eta kanpainaaurrean erreakzio anitz sortu dituela erranaldiak.

Diputatuei, mehatxuak

Txertaketa ziurtagiria indarrean sartzearen alde egin dute Vincent Bru eta Florence Lasserre Pirinio Atlantikoetako diputatuek. Baina biek hiltzeko mehatxuak jaso dituzte. Lasserrek aitortu du «mehatxu bat baino gehiago» jaso dituela; salaketa jarri du Angeluko (Lapurdi) Polizia Etxean.

Gisa berean, Bruk segurtatu du «urkatuko» zutela zioen gutun bat errezibitu duela, eta haren helbidea eta telefono zenbakia hedatu dituztela mehatxu horien egileek. Bihar ezartzekoa du salaketa hark ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urte judizialaren irekiera ekitaldia, atzo, Bilbon. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Botere judizialaren ospea galtzeko arriskuaz ohartarazi du Urkulluk

Gotzon Hermosilla

EAEko urte judizialari hasiera emateko ekitaldia egin dute Bilbon. Urkulluk kezka azaldu du Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren blokeoaz
Euskaraldiaren aurkezpena, atzo arratsaldean, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Euskal Elkargoak Euskaraldirako ariguneak identifikatuko ditu

Ekhi Erremundegi Beloki

Euskaraldia kari, Euskal Herri osoan sortuko diren batzordeak eta dinamikak iraunarazten entseatu nahi dute aurtengo aldian
Sansoheta auziko epaituak, epaiketaren lehen egunean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Sansohetako auziko sei akusaturentzat 34 urterainoko zigorrak eskatu ditu fiskalak

Irati Urdalleta Lete

Guztira, hamar gizonezko eseri dira akusatuen aulkian, baina beste laurek aurreakordioa erdietsi dute, eta zigor arinagoak jarriko dizkiete
Klima larrialdia salatzeko protesta bat, iaz, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Krisi ekologikoari buruz podcast bat eta buletin bat abiatu ditu BERRIAk

Mikel P. Ansa

Kinka. Klima eta natura krisian podcasta gaurtik aurrera entzun liteke, eta hamabostero atal berri bat kaleratuko dute. Albiste buletin bat ere zabaltzen hasiko dira, urriaren 20tik aurrera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...