Espainiako Kopa

Reala-Atletico Madril eta Athletic-Bartzelona, Kopako final-zortzirenetan

Txuri-urdinek eta zuri-gorriek etxean jokatuko dute kanporaketa, urtarrilaren 19 edo 20an.

jarraia208053.jpg
Mikel O. Iribar.
2022ko urtarrilaren 7a
13:02
Entzun

Realari eta Athletici aurkari zailak egokitu zaizkie Espainiako Kopako final-zortzirenetan. Realak Atletico Madrilen aurka jokatu beharko du Anoetan, neurketa bakarrera; Athleticek, berriz, Bartzelona jasoko du San Mamesen. Bi norgehiagoka horiek urtarrilaren 19 edo 20an jokatuko dira, aurreko asteburuan zuri-gorriek eta espainiarrek Superkopa jokatuko dutelako Saudi Arabian.

Espanyol, Alhama eta Racing

Hori, gizonezkoetan. Emakumezkoetan, Kopako hirugarren kanporaketako zozketa egin dute, eta Alavesi, Eibarri eta Athletici Bigarren Mailako taldeak tokatu zaizkie. Arabarrek Espanyolen zelaian jokatu beharko dute; gipuzkoarrek Alhamari egin beharko diote bisita; eta bizkaitarrek, Racingi. Neurketak urtarrilaren 26an eta 27an jokatuko dira, eta partida bakarrera izango dira. Realak, aldiz, hurrengo kanporaketan ekingo dio Kopako ibiliari, aurreko denboraldian bosgarren postuan amaitu zuelako ligan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.