Euskal Presoak

CCOOk euskal presoei galdegin die eragindako «min bidegabearen aitortza» egitea

Sindikatuko ordezkaritza bat Euskalduna jauregian izanen da bihar.

Hainbat sindikatuk euskal presoen eskubideen alde egindako protesta, joan den urrian. CCOO ez zegoen deitzaileen artean. ARITZ LOIOLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko urtarrilaren 7a
13:43
Entzun

CCOO sindikatuko ordezkaritza bat Euskalduna jauregian izanen da bihar, Sarek goizean antolaturiko ekitaldian, eta, horren harira, sindikatuak ohar baten bidez nabarmendu du azken urteotan aldaketak izan direla espetxe politikan. Sindikatuak uste du, hala, «justizia errestauratiboaren unea» dela oraingoa.

Ordea, bide hori «zintzotasunez» egitea gehiago galdegin die euskal presoei: «Komenigarria litzateke azken ondorioetaraino sustatzea eragindako min bidegabea aitortzeko behar den enpatia». Hala eskatu die: «Garrantzitsua litzateke ETAko presoek eta euren sostengu erakundeek ardura historiko hori euren gain hartzea, egin eta babestu zituzten delitu larrien neurrian».

CCOOk eredutzat hartu du Langraiz bidea, baita hirugarren gradua lortu duten EPPKko presoena ere: «Presoentzat ona eta egingarria da, haien biktimentzat erreparatzailea eta euskal gizartearentzat oro har eraikitzailea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.