Albistea entzun

Innobasqueren tartea

Punta-puntako berrikuntza

Bizkaiko Satlantis ETEak satelite bidez irudiak hartzea irauli du, Nazioarteko Estazio Espazialean dagoeneko probatu dituzten belaunaldi berriko kamerak erabilita.

Satlantis bizkaitar ETEak satelite bidez irudiak hartzea irauli du.
Satlantis bizkaitar ETEak satelite bidez irudiak hartzea irauli du. INNOBASQUE

Izarrei begiratu ez ezik, izarretatik gu ikusi ere bai, perspektiba eta zehaztasun osoz. Kameren bereizmen ahaltsuaz baliatuta, hor goitik beste inondik baino hobeto ikus dezakegu isuri baten edo sute baten garapena. Eta hori guztia Lurra behatzeko Satlantis enpresak sateliteentzat garatu dituen belaunaldi berriko kamerei esker; ondorioz, Bizkaiko ETEa sektore aeroespazial osoaren jomugan jarri da, ekipamendu optikoetan bereizmena eta arintasuna uztartu dituelako. Haren balio-proposamena Algortako lokal txiki batean sortu zen, 2014an, Europar Batasunaren babesa lortu zuen ikerketari laguntzeko aurreko esparru programan, eta, gaur egun, Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasqueren Berrikuntzako Kasu Praktikoen Bankuan dago.

Orain arte satelite bat espaziora bidaltzea oso garestia zenez, espaziotik irudiak hartzeko aukera enpresa handi gutxi batzuen esku zegoen. Enpresa horiek baino ezin zuten, esaterako, itsasoen, basoen edo atmosferaren egoera kontrolatu. Beraz, ingurumen arazoetarako irtenbide berritzaileak garatzeko beharrezko informazioa lortzeko beraien irudiak izango zituzten eragile berriek tokia izateko, funtsezkoa zen espaziorako misioak merkatzea. Satlantisek helburu horri laguntzen dio, ekipamendu optikoen eta argazki ekipamenduen pisua arinduz. Ehun kilo baino gehiago pisatzen zuten kamerek orain hamabost kilo pisatzen dituzte Satlantisi esker, kalitate handiagoko irudiak eskaintzen baitituzte, eta, sateliteen ordez, berrogeita hamar kilo baino gutxiagoko mikrosateliteak erabil daitezke. Hau da, aldaketa horrekin % 80ko aurrezpena egiten da; izan ere, kentzen den kilo bakoitzeko 30.000 euro txikitzen da aurrekontua.

Enpresa hau Rafael Guzman astrofisikariak sortu zuen, Floridako Unibertsitatean egindako ikerketa lana oinarri hartuta, eta, kamera horiek garatzeko, hainbat esparrutan paraleloan egin diren berrikuntzak uztartu ditu. Adibidez, miniaturizazioko teknikak erabiltzeaz gain, irudien prozesu digitalean adimen artifiziala ezarri da, eta, amaitzeko, beraien prozesu guztiak berriro aztertu dituzte, estandarizatu ahal izateko eta, horren ondorioz, gastuak eta epeak murrizteko.

Emaitza? iSIM (Integrated Standard Images for Microsatellites) sorta, eta sorta horretako modelo nagusia, iSIM-170, izan da mikrosateliteentzako lehenengo kamera, metrotik beherako zehaztasunarekin irudiak hartu dituena (irudi azpimetrikoak). Zehatz esateko, 500 kilometroko distantziatik gai da bereizmen espazialeko 80 zentimetro eskaintzeko, hau da, lurraren azaleran proiektatutako objektuak bereizteko 80 zentimetroko gaitasuna du. 2020ko maiatzean lortu zuen, Nazioarteko Estazio Espazialean egindako erakustaldian, Japoniako start-up baten eta Japoniako Agentzia Espazialaren lankidetzarekin.

Hurrengo zedarria hilabete honetan bertan izango da; izan ere, Kennedy Space Center-etik (Florida) beste satelite bat bidaliko da espaziora Satlantisen teknologiarekin; oraingo honetan, Estatu Batuetako Defentsa Departamentuaren eta Nasaren bidez, eta, hastear garen urtean, ilusiorik handiena egiten dien misioa gauzatzea espero dute: 550 kilometrotik Euskadi ikustea, Spacex eta NanoAvionics enpresen lankidetzari esker.

Albiste gehiago

Emozio berriak Eureka! Zientzia Museoan. ©EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Zientzia-ikuskizunak, bisita gidatuak, saioak planetariumean eta errealitate birtualeko simulagailuak

Eureka zientzia museoa

Udara honetan hainbat jarduera berezi eskaintzen dizkiegu Eureka! Zientzia Museoan haurrei eta helduei, familian edo lagun artean ondo pasatzeko.

Gamere-Zihigako Lamina Ziloa. ©GUILLAUME FAUVEAU / IPARLASS

Lamina Ziloa

Berria

Gamere-Zihigako Lamina Ziloan ur termalak daude, propietate sendagarriak dituztenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Innobasque

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.