Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egin izana egotzita

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, beste bi atxiloketa izan dira asteburuan.

Eraso matxista bat salatzeko elkarretaratze bat Gasteizen. Artxiboko irudia. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
2022ko urtarrilaren 10a
13:57
Entzun

40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizko Pilar auzoko etxebizitza batean, eztabaida batean bikotekideari eraso egin izana egotzita.

Horrez gain, Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, larunbatean Errege-Erregina Katolikoen kaleko ostalaritza establezimendu bateko bezeroei enbarazu egin zien 54 urteko gizon bat ere atxilotu zuen. Agenteek eskatuta alde egin zuen lokaletik, baina itzuli eta atean zegoen poliziari oldartu zitzaion.

Asteburuko hirugarren atxiloketa ostiralean izan zen. Izan ere, 26 urteko gazte bat atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, Peru kaleko establezimendu batera atzeko atetik sartzen saiatzeagatik, langile batek labana batekin mehatxu egin zion arren. Zerbitzuz kanpo zegoen establezimenduko bi zaintzailek geldiarazi egin zuten udaltzainak iritsi arte. Atxilotuta eraman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.