Albistea entzun

Abenduko uholdeek 133 udali egin zieten kalte Nafarroan

 

Berria -

2022ko urtarrilak 10

Oraingo uholdeek bat egin dute Teresa Ribera Espainiako Gobernuko presidenteorde hirugarren eta Trantsizio Ekologikoko ministroaren bisitarekin. Hain zuzen ere, abenduko uholdeen ondorioak eta administrazioen arteko elkarlana aztertu ditu Riberak Txibiterekin egindako bileran. Txibitek aurreratu du uholdeen ondorioa ez dela guztiz kalkulatu, baina oro har 133 udali eragin ziela eta 10.000 hektarea kaltetu zituela. 

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, Txibitek gogoan izan ditu ordu hartan hildako bi pertsonak. Jarraian azaldu du lehentasunezkoa dela uholdeek herrietan eta errepideetan eragindako kalteak konpontzea, batik bat uholdeei aurre egiteko egiturak.  

Nafarroako Gobernuak kaltetuentzako, norbanakoentzako zein enpresentzako, konpentsazio laguntzak onartu zituen, foru agindu bidez. Bertan, kaltetutako 133 herriak izendatzen dira, eta kalteak jasan dituztenei bi hilabeteko epea ematen zaie laguntza eskatzeko. Hala, ondare higiezinak kaltetu zaienek ez dute lurralde ekarpenaren zerga ordaindu beharko. Era berean, iazko jarduera ekonomikoaren zerga ordaintzeari utziko diote, eta eraikuntza, instalazio eta obren zerga pagatzeari ere uzteko aukera izango dute. 

Udal zerga horiek udalei eurei eragingo dietenez, gobernuak aurreikusten du ere zulo hori konpentsatzea. Txibitek espero du laguntzak «ahalik eta azkarren» iristea, eta lehentasunezkotzat jo du kaltetutako egiturak konpontzea ere bai. Luzarora begira, zehaztu du 45 udaletatik ia-ia guztiek uholdeei aurre egiteko planak berrikusi dituztela. Txibiteren esanetan, beharrezkoa da, abenduko uholdea «ezohikoa» izanagatik, halako gertakariak maizago gertatuko direlako.

Teresa Riberak gaineratu du Espainiako Gobernua errege dekretu bat prestatzen ari dela uholde eta natur arriskuei aurre egiteko eta egungo planak egokitzeko.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Asebrock 2000, Bilboko aseguru-artekaritza. ©INNOBASQUE

Berrikuntza, salmenta ona egiteko

Innobasque

Bezeroa oso ongi ezagutzeak eta zer nahi duen eta zergatik jakiteak fidelizatzen eta gehiago bilatzen laguntzen du. Hala erakusten du Hazinnovaren Asebrock 2000 esperientziak; Hazinnova Eusko Jaurlaritzaren programa bat da, eta ETE eta mikroETE-ei aukera ematen die hiru hilabetean emaitzak ekarriko dituzten berrikuntzak ezartzeko

Miba Pentsu fabrika. ©INNOBASQUE

Pentsatzen dut… beraz, berritzen dut

Innobasque

Erosi duen azken lantokiaren egitura bere plantillan sartzeko, Miba pentsu-fabrikak bere funtzionamendua eta kategoria profesionalak aztertu ditu.  Prozesu horretarako kanpoko aholkularien laguntza izan du, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programari esker

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasle batzuk. ©INMAKULADA LANBIDE IKASTOLA

Etengabeko berrikuntza Inmakulada Ikastolan

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren ezaugarri izan dira beti etengabeko hobekuntza eta berrikuntza, bai kudeaketan eta bai hezkuntza metodologian, eta gaur egun ere ikastolako ardatz izaten jarraitzen dute. Horrela, eraldaketa digitalari eta osasun mentalaren erronkari aurre egiten ari da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...