Albistea entzun

Ikastetxeetako protokoloa arindu dute Iparraldean

Hezkuntza arloko sindikatuek salatu dute egoera «kaotikoa» dela, eta greba eginen dute ostegunean.

Baionako ikastetxe bat, artxiboko irudian.
Baionako ikastetxe bat, artxiboko irudian. Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko urtarrilak 11

Jean Castex Frantziako lehen ministroak atzo iragarri zuen ikastetxeetako protokoloak «arinduko» dituztela. Urtarrileko sartzetik indarrean zen protokoloak «egoera kaotikoak» sortu dituela salatu dute hezkuntza arloko sindikatuek, eta horiei erantzuteko neurri zenbait arintzea erabaki du Frantziako gobernuak.

Lehenik, positibo ematen duten ikasleei begirako neurri bat arindu dute: orain arte, eskolan egindako auto-probak positibo ematen bazuen, gurasoek berehala etorri behar zuten ikaslearen bila. Hemendik goiti, eskola eguna bukatzea itxoiten ahalko dute burasoek haurraren bila etortzeko. Bigarrenik, hurbileko kontaktuen protokoloa arindu dute. Sartzetik, hurbileko kontatu izanez gero, hiru proba egin behar zituzten ikasleek: lehena, antigenikoa edo PCRa, berehala. Ondotik, beste bi autoproba egin behar zituzten, hurbileko kontaktu zirela jakin eta bigarren eta laugarren egunetan. Bada, aurrerantzean, egin beharreko hiru probak auto-probak izan daitezke. Farmazietan eros daitezke proba horiek, urririk, eskolaren agiria erakutsita. Bestalde, gurasoek haurraren probak negatibo ematen zuen aldi oro, agiri bat igorri behar zioten eskolari; orain, agiri bakarra bidaltzea nahikoa izanen da.

Hezkuntza arloko sindikatuek salatu dute «neurri txiki» horiek ez dutela egoera erraztuko, eta, beraz, ostegunerako greba deialdia atxiki dute. Baionan, erraterako, 11:00etan elkartuko dira, suprefetura aitzinean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urte judizialaren irekiera ekitaldia, atzo, Bilbon. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Botere judizialaren ospea galtzeko arriskuaz ohartarazi du Urkulluk

Gotzon Hermosilla

EAEko urte judizialari hasiera emateko ekitaldia egin dute Bilbon. Urkulluk kezka azaldu du Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren blokeoaz
Euskaraldiaren aurkezpena, atzo arratsaldean, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Euskal Elkargoak Euskaraldirako ariguneak identifikatuko ditu

Ekhi Erremundegi Beloki

Euskaraldia kari, Euskal Herri osoan sortuko diren batzordeak eta dinamikak iraunarazten entseatu nahi dute aurtengo aldian
Sansoheta auziko epaituak, epaiketaren lehen egunean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Sansohetako auziko sei akusaturentzat 34 urterainoko zigorrak eskatu ditu fiskalak

Irati Urdalleta Lete

Guztira, hamar gizonezko eseri dira akusatuen aulkian, baina beste laurek aurreakordioa erdietsi dute, eta zigor arinagoak jarriko dizkiete
Klima larrialdia salatzeko protesta bat, iaz, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Krisi ekologikoari buruz podcast bat eta buletin bat abiatu ditu BERRIAk

Mikel P. Ansa

Kinka. Klima eta natura krisian podcasta gaurtik aurrera entzun liteke, eta hamabostero atal berri bat kaleratuko dute. Albiste buletin bat ere zabaltzen hasiko dira, urriaren 20tik aurrera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...