Aire trafikoa

Aireportuek 2020an galdutako bidaiarien laurdenak berreskuratu dituzte

Iaz, ia 3,6 milioi bidaiari izan zituzten Euskal Herriko bost aireportuek. Forondak inoiz baino merkantzia gehiago garraiatu zituen 2021ean

Loiuko aireportua, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iker Aranburu.
2022ko urtarrilaren 11
14:33
Entzun

Pandemiak gehien jotako sektoreetako bat izan zen aire trafikoarena, turisten joan-etorriak ez ezik lan bidaiak ere nabarmen murriztu zituelako. Azken zenbakiak ikusita, argi dago aireportuei kostatu egingo zaiela koronabirusaren aurretik zuten itxurara itzultzea. Izan ere, 2020an galdutako bidaiarien laurdenak baizik ez dituzte berreskuratu.

Aenak gaur eta Miarritzeko aireportuak joan den astean zabaldutako datuen arabera, iaz 3.585.116 bidaiari izan zituzten Euskal Herriko bost aireportuek. 2020an baino ia 1,3 milioi gehiago dira (+%56,8), baina oso urrun dituzte 2019ko kopuruak, inoizko handienak, orduko horretan 7,7 milioi bidaiari igaro baitziren aireportuetatik.

Miarritzeko aireportua, berriz, milioi bat bidaiarien bueltan izan da 2008az geroztik, baina kostatuko zaio berriro maila horretara iristea, iaz trafikoa %59 handitu arren.

Igoerarik ikusgarriena Forondakoak izan du, ia hirukoiztu egin baitu 2020ko kopurua, eta hura da 2019ko kopuruetatik gertuen dagoena (-%26,2). Gainera, inoizko merkantzia gehien garraiatu ditu, 72,52 tona igaro baitira Gasteizko aireportutik, iaz baino %12,7 gehiago.

Hondarribikoak 155.331 bidaiari izan zituen (+%85,2), eta Noaingoak, berriz, 112.534 (+%34).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.