Albistea entzun

Euskara

'Txikitero', 'ibuprofeno' eta 'biziraun', Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzen artean

Akademiak eguneratu du bere hiztegia. Azken sei hilabeteotan 329 forma berri jaso ditu zerrendan, 211 sarrera eta 118 azpisarrera. Bada berriki hiztegitik kanporatutako hitzik ere: matarraski, besteak beste.

Euskaltzaindiaren hiztegia, formatu fisikoan.
Euskaltzaindiaren hiztegia, formatu fisikoan. Euskaltzaindia Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko urtarrilak 13 09:57

Euskaltzaindiaren Hiztegiak jaso du azken hilabeteotan landatua; bildu du uzta berria, eta argitara atera ditu orain fruitu horiek. 2016az geroztik, akademiak sei hilabetean behin eguneratzen du bere hiztegia. Aldi honetan, 2021eko bigarren urte erdian eginiko lana oinarri, 211 sarrera berri onartu ditu zerrendan; azpisarrerak, 118. Horiez gainera, Euskaltzaindiak moldaketak egin ditu 306 formatan, eta erretiratu egin ditu beste batzuk.

Euskaltzaindiak etenik gabe erreparatzen die bere hiztegian jasoak behar luketen hitzei, erne aztertzen du hitz gehiago bilduman sartzeko aukera oro. Dena dela, Miriam Urkia akademiaren arduradunak zehaztu du azkenaldi honetan «askotarikoa» izan dela jorraturiko materiala, baita ugaria ere. «Hitz berriei erreparatu bai, baina batez ere lehendik dauden sarrerak eta azpisarrerak berrikusten, osatzen eta zuzentzen ibili gara, lan hori ez baita inoiz amaitzen», adierazi du Urkiak.

Berrikuntza guztiak, hemen.

Zaku gutxitan bildu ezinekoak dira Euskaltzaindiak berriki onartutako formak; askotarikoak dira, esparru ugaritan erabiltzeko modukoak. Hainbaten kasuan, gainera, herritarrek aspaldi ekin zioten horiek erabiltzeari. Dena dela, orain jaso dute akademiaren onespena. Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren erabateko oniritzia izanen du igande goizetan ibuprofenoa hartu beharra duela dioenak. Akademiak onartu egin du hitz horren erabilera, baita parazetamol eta antiinflamatorio formena ere, besteak beste.

Letraz letra, bitxikeria ugari ageri dira onartu berri diren hitzen artean. B letraz hasita, esaterako, hauek dira jasotako hitzetako batzuk: bastante, bertzela, biziraun, bonbo, borobildu... Ez horiek bakarrik. Erritmo premian dabiltzanek ere badute erabil dezaketen beste hitz bat: batukada ez zen Euskaltzaindiak onartua orain arte; hemendik aurrera, bai.

Aditzak ere bildu ditu akademiak. Adibidez: Nola esaten zaio zerbait espero bezain ona ez denean atsekabea sentitzeari? Dezepzionatu? Bai: dezepzionatu. Berriki bildu dute hiztegian, arrankatu, edulkoratu, medikalizatu, eta suspenditu aditzekin batera, besteak beste.

Bada gehiago ere: Txikitero, pikillo, light, spam, squash, tirita, txupito... Onarpen horiek ikusirik, litekeena da harridura eragitea jende askorengan. Eskertuta agertuko dira beste hainbat; Berbaxerka jokoan buru-belarri ari direnak bereziki. Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen diren hitzak baino ez baitira onartzen horretan.

Findu edo joan direnak

Forma berriak jaso ez ezik, akademiak moldaketak egin ditu sarrera eta azpisarrera ugaritan. Hona hemen berrikuntza horietako batzuk: gehitu egin dira arrisku(-)egoera, orri(-)bazter, sexu(-)abusu; hil ala biziko, off-eko ahots, klima(-)aldaketa, klima(-)larrialdi, eta esklusiban, esate baterako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Donostiako aldirietako geltokia. ©Gorka Rubio / FOKU

Doako 92.236 abonu eman ditu Renfek Hego Euskal Herrian

Julen Otaegi Leonet

Duela hilabetetik doan bidaiatu ahal da Renferen aldiriko trenetan eta distantzia ertainekoetan. Abonuen %86,75 aldirikoei dagozkie; gainontzekoak, berriz, distantzia ertainekoei.

Sansoheta auziko epaituak, epaiketaren lehen egunean ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Fiskaltzak hamalau eta 34 urte bitarteko zigorrak eskatu ditu 'Sansoheta auziko' hamar akusatuetatik seirentzat

Irati Urdalleta Lete

Orotara, hamar gizon eseri dira akusatuen aulkian, baina beste laurek aurreakordioa erdietsita daukate. Adingabeak galbideratzea, sexu abusuak egitea, adin txikikoen aurrean pornografia erakustea eta osasun publikoaren aurkako delituak egitea egozten diete.

Thomas Perlmann Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Batzordeko idazkaria Medikuntzako Nobel Saria iragartzen ©Henrik Montgomery

Svante Paabo suediarrak irabazi du Medikuntzako Nobel saria

Berria

«Desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruzko» aurkikuntzak egiteagatik saritu dute Paabo.

Logroñoko espetxean sartu dute narkotrafikoarekin lotu duten ertzaina. ©Raquel Manzanares / EFE

Etxean 54 kilo kokaina zituen ertzaina espetxean sartu dute

Berria

Polizientzako modulu berezi batean dago, Logroñoko (Espainia) espetxean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...