Istripu bat izan da Erandion, eta kilometro askoko auto ilarak sortu dira
Ezbeharra N-637 errepidean gertatu da, Erandio (Bizkaia) inguruan, Galdakaora (Bizkaian) bidean. Dozena erdi bat ibilgailuk elkar jo dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamentuak emandako informazioaren arabera, 07:00ak aldera auto istripua izan da N-637 errepidean, Erandio (Bizkai) inguruan. Zehazki, dozena erdi ibilgailuk talka egin dute errepide horretan, Galdakaora bidean. Departamentuak oraindik ez du eman datu zehatzik, baina esan du litekeena dela zenbait lagun zauritu izana istripuaren ondorioz.
Talkaren eraginez, trafikoa nabarmen korapilatu da inguruan. Auto ilara luzeak sortu dira, hainbat kilometrotakoak. Jakinarazi dutenez, bi lerro itxita daude, eta trafikoaren moteltzea Barakaldoko (Bizkaia) Max Center-en ingurumarietara eta Arrontegi zubira ailegatzen da oraintxe.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.