AHT-a

AHTaren aurkako pankarta erraldoi bat jarri dute Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren Kontseiluan

«Treina maite dugulako, gelditu AHT' dio banderola erraldoiak, eta Bizi plataformako ekintzaileek jarri dute.

Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren Kontseiluan jarri duten pankarta. BIZI
2022ko urtarrilaren 17a
09:29
Entzun

AHTaren aurkako ekintza bat egin dute Bizi mugimenduko ekintzaileek. Pankarta erraldoi bat jarri dute Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren Kontseiluan, Treina maite dugulako, gelditu AHT lelopean. Guztira, 38 metro karratu inguru ditu banderola erraldoiak, eta, haien hitzetan, «AHT proiektuaren aurkako jarrera argi eta behin betiko bat galdegiteko» jarri dute.

Sare sozialen bitartez eman dute ekintzaren berri, eta ekintzaileak pankarta jartzen ari zireneko irudiak eta bideoak ere ipini dituzte. Hala salatu dute txio horietako batean: «AHT hau behargabekoa, suntsitzailea eta izigarri karioa litaike kolektibitateentzat eta ingurumenarentzat. Zerga ordaintzaileen dirua tokiko garraioa hobetzeko erabiltzea galdatzen dugu, ez 6300 ha lur suntsituko lituzkeen proiektu bat finantzatzeko».

Gaineratu dutenez, Euskal Elkargoak proiektuaren aurka bozkatu du –hautetsien %78ak, zehaztu dute–. «Akize Handiko Elkargoak eta Lot eta Garonako Departamenduak» ere ez dutela babestu adierazi dute. Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, aldiz, proiektuaren alde egin du «oraingoz». Horregatik, «proiektu honen aurka argi eta behin betiko kokatzeko» galdegin diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.