Albistea entzun

Ikus-entzunezkoak

TV3ek Amets Arzallusen 'Altsasu (gau hura)' dokumentala emango du bihar

Arzallusek Marc Parramonekin batera egindako lana Miarritzeko Fipadoc jaialdian ere emango dute, ostegunean. TV3ek, bihar bertan, Altsasuko auzian zigortutako bi gazte protagonista dituen beste dokumental bat estreinatuko du.

Bel Pozueta, dokumentalean
Bel Pozueta, dokumentalean Marmoka Films Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko urtarrilak 17

Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak (Hendaia, Lapurdi, 1983) eta Marc Parramon dokumentalgileak (Manlleu, Katalunia, 1977) zuzendutako Altsasu (gau hura) dokumentala iazko udaberrian estreinatu zuten, Docs Barcelona jaialdian. Zenbait egunez Filmin plataforman ere ikusteko aukera izan zen. Bihar, berriz, TV3 katalanezko kate publikoak emango du, 23:20ean. Altsasuko gazteen auziko bi errealitate islatzen ditu lanak: batetik, egunkarietan hizki larriz dakarrena, eta, bestetik, auziko protagonistetako batzuen egunerokoa hizki txikiz dakarrena. Iñaki Abad tabernari eta auzipetua, eta Bel Pozueta Adur Ramirez auzipetuaren ama dira protagonista nagusiak. Haiekin batera, presentzia nabarmena du baita ere Aritz Leozen ahotsak —Abaden lagun ona da Leoz—.

Dokumentala Massa d'Or eta Marmoka Films ekoiztetxeek produzitu dute, Kataluniako telebista publikoarekin elkarlanean. EITBren, Kataluniako Generalitatearen eta Altsasuko Udalaren (Nafarroa) babesa du.

TV3eko Sense ficció saioaren barruan ikusi ahalko da dokumentala. Eta Arzallusena eman aurretik, Presumptes culpables. Els altres Altsasu dokumentala estreinatuko dute, 22:05ean. Albert Segurak eta Anna Sanmartik zuzendu dute lan hori. Adur Ramirez eta Jokin Unamuno Altsasuko gazteak dira lan horren protagonista eta gidari. Espetxean bizitakoa kontatuko dute, eta auziak nola eragin dien. Baina, horrez gain, Kataluniara joango dira, eta jasotako elkartasuna bueltan ematen ahaleginduko dira. Katalunian errepresioa jaso duten zenbait herritarrengana gerturatuko dira. Espainiako justiziaz eta Polizia ereduaz hausnarketa ere egiten du dokumental horrek. Telebistan estreinatu eta hurrengo zazpi egunetan TV3eko webgunean ikusi ahalko da.

Non dago Mikel? dokumentala, berriz, bihar gauerdira arte dago ikusgai TV3eko webgunean. Joan den astean ikusle datu oso onak lortu zituen, eta horrekin pozik azaldu zen Amaia Merino lanaren zuzendarietako bat.

Katalunian euskal gaiek pizten duten jakin-minaren beste datu esanguratsu bat honako hau da: Altsasu telesaila ikus-entzule daturik onenak lortu zituen emanaldia izan zen 2021ean TV3en, albistegien ostean. %22,7ko ikusle kuota lortu zuen fikzioak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Ingurukoei maite ditudala esateko modua da poesia»

Unai Etxenausia

Zorione Erezuma olerkigileari barren-barrenetik ateratzen zaio poesia idaztea. Bere olerki ikuskizunak «meditazio bidaia mistiko» moduan definitzen ditu.
Haurrak eta Hazi eta Ikasiko boluntarioa eskolako lanak egiten, Morlanseko lokalean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Irakasle, konplize eta bidelagun

Jakes Goikoetxea

Donostiako Hazi eta Ikasi elkarteak eskolako lanak egiten eta ikasten laguntzen die zailtasunak dituzten familietako haurrei. Haurren itxaron zerrenda luzea dute, baina boluntarioak falta dituzte, boluntario euskaldunak.

Iñaki Zarraoa, Alberto Surio, Josu Ortuondo, Maite Iturbe, Jose Maria Gorordo eta Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusi ohiak eta Andoni Aldekoa gaur egungo zuzendari nagusia, atzo, Bilbon. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aldekoak esan du EITBk datozen aldaketei aurre egin behar diela

Urtzi Urkizu

EITBren 40. urteurreneko ekitaldia egin dute, Bilbon. Politika, kultura, gizartea eta ekonomia arloetako 300 gonbidatu inguru bertaratu dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.