Koronabirusa

Txertatu ezean, Djokovicek ezinen du jokatu Roland Garrosen

Frantziako Gobernuak atzera egin du. Kirol ministroak iragarri du soilik txertoaren pauta osatua dutenek hartzen ahalko dutela parte kirol jardueretan.

Novack Djokovic 2021eko Roland Garroseko neurketa batean. YOAN VALAT, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko urtarrilaren 17a
13:31
Entzun

Askatu gabe segitzen du Novak Djokovicen inguruan sortutako korapiloak. Azken asteotan, Australian izan da polemika, ika-mika ugariren ondotik gobernuak ofizialki itxi baitio atea Australiako Irekian jokatzeko. Orain, Frantziako Roland Garrosen bueltan piztua da eztabaida. Frantziako Gobernuko Kirol ministro Roxana Maracineanuk argitu du COVID-19aren kontrako txertoaren pauta osatua ez dutenek ezinen dutela parte hartu herrialdean antolaturiko kirol jardueretan. Neurri horrek pertsona orori eragiten die, zehaztu duenez: bai publikoari, bai langileei, baita lehian arituko diren kirolariei beraiei ere. Hori hala izanik, Novac Djocovicek ezinen da Roland Garrosen lehiatu aurten, lehendik txertoaren ziztak hartu ezean behintzat. Maiatz bukaeran da egitekoa txapelketa, Parisen.

Horiek horrela, atzera egin du Kirol ministro Maracineanuk. Izan ere, orain dela egun batzuk iradoki zuen tenislari serbiarrak aukera izanen zuela txapelketan parte hartzeko, azaldu baitzuen nazioarteko txapelketetan «salbuespenak» egiten ahalko zirela kirolariei dagokienez. Orain, baina, azken adierazpenetan jakinarazitakoaren arabera, inork ezinen du parte hartu txertatu gabe izanez gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.