Haur danborradako pertsonaiak eta Danbor Nagusia aurkeztu dituzte Donostian

Gipuzkoako hiriburuan aurten aterako den danborrada bakarra izango da haurrena. 26 ikastetxetako 30 konpainia aterako dira kalera, eta 2.956 haurrek hartuko dute parte.

Haur danborradako karguen aurkezpena, gaur goizean. OIHANE ARRETXEA BEREZIARTUA, IRUTXULOKO HITZA
Oihane Arretxea Bereziartua, Irutxuloko Hitza
2022ko urtarrilaren 18a
16:13
Entzun

Donostiako haur danborradaren aurkezpena egin dute gaur Victoria Eugenia antzokian, Eneko Goia alkatearen eta Jon Insausti zinegotziaren eskutik, ostegunean festaren irudi izango diren pertsonaia gazteak aurkezteko. Pandemiak, aurten ere, San Sebastian eguna modu ezohikoan ospatzera eraman du. Jakina denez, helduen danborrada eta bandera igoera eta jaitsiera bertan behera geratu dira, eta haur danborrada izango da kalera irtengo den bakarra.

Ikusi gehiago:Donostiako Udalak bertan behera utzi du aurtengo danborrada.

Jon Insaustik adierazi duenez, ekitaldi «xumea» izango da aurtengoa, baina «poz handia» ematen dio eguna ospatzeko aukera izango dela ikusteak. Alkateak gogorarazi die haur danborradako parte hartzaileak herritar guztien ordezkari izango direla aurtengo San Sebastian egunean: «Zuek aterako duzuen zalaparta gure zalaparta izango da».

(jarraitu irakurtzen 'Irutxuloko Hitza'-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.