Albistea entzun

Osasungintza publikoa

Elkarrekin Podemos-IUk proposatu du legez handitzea buru osasuneko profesionalen kopurua Osakidetzan

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %1 horretarako erabiltzea proposatu du koalizioak.

Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko prentsa aretoan. Artxiboko irudia
Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko prentsa aretoan. Artxiboko irudia David Aguilar/ EFE Tamaina handiagoan ikusi

Unai Etxenausia -

2022ko urtarrilak 19

«Buru osasunari buruz hitz egitera etorri beharrean, ekitera gatoz». Hala hasi du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak buru osasunerako eskubidea bermatzeko lege proposamena egiteko eman duten prentsaurrekoan. Osakidetzako profesionalen kopurua legez handitzea proposatu du, eta urtero Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %1 horretara bideratzea. Funtsean, biztanleen buru osasunerako arreta «unibertsala eta kalitatezkoa» izateko eskatu du.

Prebentzioaren garrantziaz mintzatu da Gorrotxategi. Horregatik, «lehentasunezkotzat» jo du 100.000 biztanleko gutxienez 18 psikiatra, 20 psikologo kliniko eta buru osasunerako 23 erizaineko ratioa bermatzea. Horrez gain, Lehen Mailako Arretan psikologo klinikoak behar direla nabarmendu du, eta hezkuntza arloan 250 ikasleko hezkuntza psikologo bat ezartzeko eskatu du.

Era berean, buru nahasmendu larriren bat dutenentzako enplegu eta prestakuntza planak abiaraztea aurreikusten du koalizioak, gizarteratzen laguntzeko. Bide horretan, lege proposamenak ezartzen du etxebizitza publikoen %5 gordeko direla kolektibo horren bizitza independentea sustatzeko.

Gorrotxategik ohartarazi duenez, pandemiak areagotu egin ditu buru osasunarekin lotutako arazoak, eta ospitaleetako psikiatria unitateek «gainezka» egin dute; aldi berean, «kontsultek gora egin dute» depresio, antsietate eta portaera nahasmendu koadroen ondorioz. Horregatik, gaineratu du badela garaia buru osasunak beste gaixotasun larri batzuen osasun arreta eta «gizarte begirune bera» jasotzeko.

Koalizioa oraindik ez da hasi beste alderdiekin negoziatzen. Halere, gainerako taldeei mintzatu zaie, eta, bereziki, gobernua osatzen dutenei, EAJri eta PSE-EEri, eztabaida hau Ganberan abiarazteko proposamena aintzat har dezatela eskatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Irabia-Izagaren Izaga egoitza, Cordovillan, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroak batxilergoko ituna eten die ikasleak sexuka bereizten dituzten eskolei

Ion Orzaiz- Irati Urdalleta Lete

Hezkuntza Departamentuaren esanetan, Opus Deiren bi eskolek, Miravalles-Redinek eta Irabia-Izagak, «ez dituzte betetzen itunerako ezaugarriak»
Pilar Alegria Espainiako Hezkuntza ministro eta PSOEko eleduna, atzo egindako agerraldian. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

'Soilik baietz da baietz' legea aldatzea Kongresuan proposatuko du PSOEk

Maite Asensio Lozano

Berdintasun Ministerioak ez du uste moldaketak zigor berrazterketen auzia konponduko duenik
Alberto Perez, Sindikatu Medikoko burua, atzoko agerraldian. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Osasunbidearen eskaintza medikuei: soldata igoera eta 32 paziente egunean

Ion Orzaiz

Nafarroako Gobernuak «asmo handiko eskaintza» egin dio Sindikatu Medikoari, greba eragozteko. Esklusibotasuna kenduko lukete, baina trabak jarrita sare publikoan eta pribatuan aldi berean aritzeari
Donostia ospitaleko zerbitzuburuen protesta bat, abenduan. ©JON URBE / FOKU

Negoziazioa «bideratuta» egon arte protestan segituko dute Donostia ospitalean

Julen Aperribai

Elkarretaratzea egin dute berriro ere. »Kronograma» bat bidali zioten Osakidetzako zuzendaritzari, eta horren erantzuna jaso zain daude

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...