Lan istripua

Basomutil bat hil da Herrerako gainean

Aurten lan istripuz hildako laugarren behargina da. 46 urte zituen, eta Villasana de Mena herrian (Burgos) bizi zen.

Baso lanetan hildako langile baten istripua salatzeko elkarretaratzea, Muxikan, iragan uztailean. ANE MARURI ARANSOLO (BUSTURIALDEKO HITZA)
jokin sagarzazu
2022ko urtarrilaren 19a
18:12
Entzun

46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Herrera gaineko (Araba) baso batean mozketa lanak egiten ari zela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 12:15ean gertatu da, Pipaon herritik gertu. Lanean ari zela, adar handi bat erori zaio gainera. Osakidetzako langileak, ertzainak eta suhiltzaileak joan dira istripua gertatu den lekura, baina ezin izan dute ezer egin. Hildakoa Villasana de Mena herrian (Burgos) bizi zen.

Aurten lan istripuan hildako laugarren behargina da, LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera. Iaz, 62 langile hil ziren: sei, baso lanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.