Ezbeharra

Autobus istripu ikusgarria Tolosan

Seinale bat, buzoia eta Ezeiza gozotegiaren atea hondatu ditu autobus elektriko batek, baina inork ez du minik hartu.

Ezkerrean, Ezeiza gozotegiko atea, kristala txikituta. Eskuinean, autobusaren kalteak. BERRIA
Edu Lartzanguren.
2022ko urtarrilaren 20a
10:51
Entzun

«Sustoa izan da, baina diruarekin konpontzen dena». Horrela deskribatu ditu Tolosako Udaltzaingoak gaur goizean Gipuzkoako herrian gertaturiko istripua.

08:30ak aldera ziren, hau da, autobus elektrikoak bidaiari asko eramaten dituen ordu bat. Gaur ere beteta zegoen Rondilla kaleko geltokitik atera denean, baina balaztak huts egin du, Udaltzaingoaren arabera, eta autobusak aurrera egin du kontrolik gabe. Seinale bat eta buzoi bat eraman ditu aurrean, eta Ezeiza gozo dendaren atarian amaitu du bidaia. Hango beira apurtu du.

Dezenteko kalteak izan ditu ibilgailuak berak ere. Aurreko eskuineko aldeko karrozeriak beharko du konponketa, eta baita aurreko kristalak ere.

Suhiltzaileak eta anbulantzia bat joan dira istripua izan den lekura, baina, zorionez, inork ez du minik hartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.