Indarkeria matxista

Urtarrilaren 25ean estraditatuko dute Sara Pinaren gizona

Gizonak hurrengo egunean deklaratu beharko du epailearen aurrean.

Sara Pinaren hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten Tuteran. IñIGO URIZ/ FOKU
unai etxenausia
2022ko urtarrilaren 20a
11:33
Entzun

Emaztea hiltzea egotzita Frantzian atxilotutako gizona urtarrilaren 25ean estraditatuko dute. Madrilera eramango dute, eta handik Nafarroara ekarriko dute.

Gizonak hurrengo egunean, urtarrilaren 26an, deklaratu beharko du Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Hilketa matxista

Pinaren hilotza urtarrilaren 10ean aurkitu zuten, etxean, Tuterako Iruñea etorbidean. Labankadaz hil zuten. Senarraren bila hasi ziren poliziak; eskuko telefonoa etxean utzia zuen. Atxilotzeko euroagindua ere eman zuen Tuterako Instrukzioko 1. Aretoak.

Astearte arratsaldean atzeman zuten gizonaren ibilgailua, Boisredongo zerbitzu gune batean, Bordeletik 65 kilometro iparraldera (Okzitania). Tuteratik ia 500 kilometrora zegoen, eta, hedabide batzuen arabera, ibilgailuaren GPSari jarraituz atzeman zuten. Jendarmeek atxilotu zuten, eta preso dago geroztik. Jose Maria Uruñuela Anso du izena gizonak, eta 41 urte ditu. Ikerketaren lehen hipotesien arabera, urtarrilaren 8an edo 9an hil zuen gizonak andrea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.