Iruñeko espetxean berrogei preso kutsatu dira, eta ziegan bakartu dituzte

Bisitak bertan behera utzi dituzte agerraldia izan den moduluan.

Iruñeko kartzela. IDOIA ZABALETA/ FOKU
2022ko urtarrilaren 20a
12:09
Entzun

Iruñeko kartzelan sartu da birusa, eta agerraldi bat atzeman dute: gutxienez berrogei preso daude gaitzak jota, oraingoz. Antigeno proban positibo eman duten presoak bakartu egin dituzte ziegan, eta debekatu egin diete beste presoekin kontakturik izatea. Positibo emandakoek sintoma arinak dituzte.

Iruñeko espetxeko zuzendaritzak erabakita, bertan behera gelditu dira modulu horretako bisitak. Halaber, bertan behera utzi ditu presondegitik kanpoko langileen bisitak, hala nola elkarte eta irakasleenak.

Joan den astean, berriz, agerraldi bat atzeman zuten Martuteneko espetxean (Gipuzkoa). Han, gutxienez, 70 preso kutsatu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.