Hezkuntza

Steilasek salatu du Eusko Jaurlaritzak 21 milioi euro bideratu dituela ikastetxe pribatuen «inbertsio elitistetara»

Sindikatuak azaldu duenez, laguntza horiekin, besteak beste, «kongregazio erlijiosoen higiezinen erosketa» funts publikoekin finantzatzatu nahi du Jaurlaritzak.

Trokonizeko Geroa Waldorf ikastetxea. Artxiboko irudia. DAVID AGUILAR/ EFE
unai etxenausia
2022ko urtarrilaren 21a
16:26
Entzun

Steilas sindikatuak gaur salatu ditu Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe pribatuetako «inbertsio elitistak» finantzatzeko bideratu dituen 21 milioi euroko laguntzak. Sindikatuak azaldu duenez, Jaurlaritzak, HEZKOOP 2021 diru laguntzen programaren bidez, «milioi askoko partidak» eman ditu itunpeko hezkuntza sare pribatua finantzatzeko, «haren titulartasuna kooperatiba edo fundazio gisa baitago». Sindikatuak azaldu duenez, laguntza horiekin, besteak beste, «kongregazio erlijiosoen higiezinen» erosketa funts publikoekin finantzatzatu nahi du Jaurlaritzak, hezkuntza proiektuen kalitatean «inolako eraginik» ez duten obretan, adibidez: «Bereziki eskandalagarriak dira Gasteizko Urkide Kooperatibaren eta Trokonizeko Geroa Waldorf eskolaren kasuak».

Bien bitartean, «sare publikoko oinarrizko azpiegituretan izandako murrizketek nabarmen baldintzatzen dute zentro horien egunerokotasuna», salatu du. Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio «atzera egin dezala horrelako laguntzetan» eta bere baliabideak «gizarte kohesioa eta aukera berdintasuna bermatuko duen hezkuntza-sistema indartzeko» erabil ditzala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.