Abiadura handiko trena

Elorrioko Udalak salatu du Zumelegi ibaian isurketa bat izan dela, AHTaren obren ondorioz

Ertzaintzak atestatua egin du ingurumen delitu posible batengatik.

AHTaren obrak Elorrion. Artxiboko irudia. ITZIAR BASTARRIKA/ BERRIA
unai etxenausia
2022ko urtarrilaren 21a
17:29
Entzun

Elorrioko Udalak (Bizkaia), EH Bildu alderdiak zuzenduta, Zumelegi ibaian isurketa bat izan dela salatu du, AHT abiadura handiko trenaren obren ondorioz. Ohar baten bidez jakitera eman duenez, Ertzaintzak atestatua egin du ingurumen delitu posible batengatik.

Atzo aurkitu zuten isuria, Zumelegi ibaian, Elorrioko Nizeto Urkizu zubiaren parean, eta Atxondoraino (Bizkaia) hedatzen zen «kolore grisaxkako orban anormal baten berri» eman zioten Udalari. Elorrioko Udalaren arabera, abisu horren ostean, Ertzaintzako patruila batek eta Urako Isurketa Zerbitzuko teknikariek baieztatu zutenez, inguru horretan egiten ari diren AHTaren lanetan zegoen isurketaren jatorria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.