Ezbeharra

Pertsona bat hil da Iraizozko etxe batean izandako sutean

Suhiltzaileek aurkitu dute gorpua, etxebizitzatik emakume bat erreskatatu ondoren.

Iraizozko sutearen irudi bat, gaur goizean. FORUZAINGOA
unai etxenausia
2022ko urtarrilaren 24a
13:17
Entzun

Pertsona bat hil da astelehen goizean Iraizotzen (Nafarroa), etxe batean izandako sutean. Suhiltzaileek aurkitu dute gorpua, etxebizitzatik emakume bat erreskatatu ondoren.

Suak teilatua eta bigarren solairua kolapsatu ditu, eta suhiltzaileek emakume bat erreskatatu ahal izan dute lehen solairuan, baina ezin izan dute salabatu etxebizitzan zegoen beste pertsona.

Suhiltzaileak, Guardia Zibilaren patruilak eta Elizondoko polizia etxeko Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira, baita inguruko talde medikoa eta anbulantzia bat ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.