Sexu indarkeria

Gizon bat ikerketapean ezarri du Baionako Auzitegiak haur bat bortxatzea egotzita

2012 eta 2015 bitartean bortxatu zutela salatu du neskak; 8 urte zituen orduan.

Indarkeria matxista salatzeko manifestazio bat, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko urtarrilaren 24a
17:22
Entzun

Baionako prokuradoreak ikerketa bat abiatu du 23 urteko gizon baten kontra. Gizonak 15 urte zituelarik 8 urteko neska bortxatu izana egozten diote, 2012 eta 2015 bitartean, Donibane Garazi aldean; 15 urte zituen orduan mutilak. Neskak salaketa ezarri du berriki. Ikerketa zabaltzea erabaki du, orduan, prokuradoreak. Anartean, gizona kontrol judizialpean ezarri dute, baina prokuradoreak helegitea ezarri du, eta ikerketa berehalako presondegiratzea eskatu du.

Gizonak aurrekariak ditu: iaz proxenetismoagatik kondenatu zuen Baionako Auzitegiak, neska adingabe baten kontrako proxenetismoagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.