Zabaldu dute Osakidetzaren LEPeko lehen fasera aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko azken eguna otsailaren 24a izango da, eta 1.611 lanpostu eskainiko dira.

Osasun langile bat, Gurutzetako ospitalean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko urtarrilaren 25a
12:05
Entzun

Osakidetzak gaur ireki du 2018-2019ko enplegu publikorako eskaintzaren lehen faserako eskabideak aurkezteko epea, eta otsailaren 24ra arte egongo da zabalik. LEPak 3.535 lanpostu izango ditu guztira, eta bi fase izango ditu. Lehen fasean 1.611 lanpostu eskainiko dira, eta horietatik 384 Lehen Mailako Arreta indartzeko izango dira; familiako medikuntzako 322 lanpostu eskainiko dira, eta pediatriako 62.

Osasun Sailak atzo adierazi zuen «zailtasun handiak» dituela lehen mailako arretan profil profesional jakin batzuk aurkitzeko, Osakidetzaren zerrendetan «ez dagoelako langilerik, ez Euskadi osoan, ez Estatuan». Horrela, planpostu horiekin, osasun sistema «osoari» egonkortasun «handiagoa» eman nahi diote.

Lanpostuak hemeretzi kategoriatan eskaintzen dira, eta horien artean daude, besteak beste, familiako medikuak, pediatrak, erizainak, laneko eta buruko osasuneko erizainak, terapeuta okupazionalak, gizarte langileak eta administrariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.