Lan istripuak

Langile bat hil da Irunen, aldamio batetik erorita

Aurten lan istripuz hildako bosgarren behargina da; hirugarren solairutik erorita hil da. 45 urte zituen.

Lan istripuak salatzeko mobilizazio bat. GORKA RUBIO (FOKU)
2022ko urtarrilaren 26a
15:46
Entzun

45 urteko langile bat hil da asteazken honetan Irunen (Gipuzkoa), aldamio batetik erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua goizeko hamaikak aldera gertatu da. Obretan dagoen eraikin bateko hirugarren solairutik erori da langilea, hondakinak kentzeko hodia jartzen ari zenean. Kolpearen ondorioz hil da, lekuan bertan. Lankide bat ere zauritu da, lurra jo aurretik haren gainera erori baita. Hildakoak Construcciones Arixurentzat egiten zuen lan, eta, Osalanen txostenaren arabera, egun bat baino ez zeraman enpresan.

Joan den astean 46 urteko langile bat hil zen basoan, adar batek jota, Herrerako gainean (Araba) mozketa lanak egiten ari zela. Iaz, 62 langile hil ziren istripuetan,

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.