Lan merkatua

Langabezia %8.7ra jaitsi da Hego Euskal Herrian, eta 2019ko datuetara iritsi da

Iazko azken hiruhilekoan 21.000 lanpostu berri sortu zen. Suspertzea motelagoa izan da Nafarroan.

Altzairutegi bateko langile bat metalak urtzeko labearen aurrean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko urtarrilaren 27a
10:55
Entzun

Hego Euskal Herriak %8,78ko langabezia tasarekin amaitu zuen 2021. urtea, eta pandemia aurreko datuetara itzuli da. INEren azken inkestan datu onak ageri dira, azken hiruhilekoan 21.000 lanpostu berri sortu baitziren. Langabe kopuruari dagokionez, egun 119.900 dira guztira, iazko irail amaierako neurketan baino 19.000 gutxiago (137.400 ziren orduan). Lanpostu horietatik gehien-gehienak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sortu ziren.
Antzeko datuak aurkitzeko 2019ko azken lau hiruhilekora jo behar da, orduan langabezia tasa %8,86 zen. Hortik aurrerako neurketa guztiak, baina, pandemiak baldintzaturikoak izan dira. Urtez urteko alderaketa eginda, 2020 amaieran langabezia tasa %10.3 zen Hego Euskal Herrian, eta 138.500 langabe zeuden. Gauzak hala, azken urtean 18.600 pertsona irten dira langabeziatik; landunak, berriz, 1.198.500 ziren lehen, eta 1.244.900 dira orain.

Esan bezala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bilakaera hobea izan da azken hiruhilekoan, eta egun langabezia tasa %8,4 da. Epe horretan, 18.700 kontratu berri sinatu dira (%2 gehiago), eta, urteko balantzea eginez gero, 36.900 kontratu berri dira. Langabezia kopuruari dagokionez, 88.100 dira lan bila dabiltzan pertsonak, 2020ko urte amaieran baino 13.700 gutxiago.

Nafarroari dagokionez hobekuntza apalagoa izan da, eta egun langabezia tasa %9,93 da. Egun 2020aren amaieran baino 5.000 langabe gutxiago daude, eta 31.800 lagun dabiltza lan bila. Langile kopuruari erreparatuz gero, egun 287.900 dira, 2020. urte amaieran baino 9.500 gehiago, eta iazko irailean baino 2.700 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.