Euskara

Euskararen foru dekretuaren erreforma aurrera pausotzat jo du Ollok, «partzialki» bada ere

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak argudiatu du eremu mistoan orain arteko egoera gainditzen duela aurkeztutako zirriborroak.

Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria. IñIGO URIZ, FOKU
jon ordonez garmendia
2022ko urtarrilaren 29a
14:25
Entzun

Ez da Geroa Bai-k nahiko lukeena, baina «partzialki» bada ere, aurrera pauso bat da. Hala mintzatu da Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria Gobernuak euskararen foru dekretua aldatzeko aurkeztu duen zirriborroaz. Atzo aurkeztu zieten zirriborro hori sindikatuei, eta espero zen bezala, Nafarroako eremu ez-euskaldunean euskara ez da merezimendu izango administrazioan sartzeko.

Ollok, ordea, gaur goizean Euskadi Irratian esan du Geroa Bai-ren gustoko erabakia ez izan arren, aurrera pauso bat dela. «Zirriborro honekin eremu mistoan gainditu egiten da egoera partzialki. Eremu ez-euskaldunean ez, eta guk esan genuen hori onartezina dela. Baina eremu mistoan gainditu egiten da». Eremu mistoan lanpostu batzuetan soilik hartuko da aintzat euskara jakitea, betiere «herritarrekiko tratu edo arreta mailaren arabera».

Gobernuak moldatu egin ditu egun indarrean dagoen 215/1985 foru dekretuko 9. eta 15. artikuluak, eta, horrez gain, bigarren xedapen gehigarri bat gehitu du. Euskararen Legearen araberako zonifikazioaren arabera, euskara eremu bakoitzean nola baloratuko den zehazten da dekretuan. Bada, eremu ez-euskaldunari dagozkion puntuetan ez dago euskararen inguruko aipamenik.

Navarra Sumak esan du PSNk botere eta erabakitzeko ahalmen gehiago ematen diela «nazionalistei», Gobernuak aurkeztu duen zirriborroarekin. Eskuineko koalizioaren arabera, «Euskarabidearen aholkularitzarekin» administrazioko zenbait departamentuk lanpostu gehiagotara zabaldu ahal izango dute euskara merezimendu gisara. «Ollori txeke zuri bat ematea da hori, nafar guztien aukera berdintasunaren aurkako politikak egin ditzan funtzio publikorako sarbidean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.