Albistea entzun

Argia sariak

'Aiaraldea' hedabideak jaso du Argia saria prentsaren atalean, Tubacexeko grebaren jarraipenagatik

Lanuztea hurbiletik kontatzea eta kazetaritza komunitatearen eredu izatea txalotu du 'Argia' aldizkariak.

'Aiaraldea'-ko kideak, saria jasotzen.
'Aiaraldea'-ko kideak, saria jasotzen. Dani Blanco Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2022ko otsailak 1

«Laudioko eta Amurrioko Tubacexeko langileen greba, erresistentzia eta bizipenak hurretik kontatzeagatik», Aiaraldea hedabideari eman dio Argia-k aurtengo prentsaren saria. Arabako eskualde horri buruzko informazioa euskaraz eta hainbat formatutan eskaintzen du Aiaraldea-k, eta herriok astindutako lanuztea gertutik kontatzea txalotu du epaimahaiak: «Herriko historian mugarri diren gertaerak txikitik ere kontatzen dira. Aiaraldea.eus-eko lagunek horixe egin dute, eta ondo egin ere, eskura dituzten kazetaritza tresna guztiak erabiliz».

Gainera, Argia-k gogora ekarri du hedabide independenteen oinarria komunitatea dela, eta, ildo horretan, Aiaraldea-ren jarduna kazetaritza komunitarioaren eredutzat jo du: «Kazetari lantalde profesionala txikia izanik ere, informatzeko gogoak bultzatuta musu truk aritzen den kolaboratzaile sare oparoaren informazioak handitu egiten du eragiteko gaitasuna. Ingurunean errotuta egoteak bermatzen du baliabide faltagatik bestela ezinezkoa litzatekeen kazetaritza jarduna».

Hain justu, saria «eskualdearena eta komunitate osoarena» dela nabarmendu du Aimar Gutierrez Bidartek: «Boluntarioen lana ezinbestekoa izan da». Tubacexeko beharginak ere gogoan izan ditu Aitor Aspuru Saezek: «Langileek jarri dute eskualdea munduan». Aiaraldea-ko kideek «ohoretzat» hartu dute Argia sariaren aitortza: «Jarraituko dugu gure eskualdearen egunerokoa euskaratik eta euskaraz kontatzen».

Aurten, bigarrenez, webgunearen bidez ari da Argia aldizkaria bere sarien berri ematen. Atzo, Dapa egitasmoak jaso zuen ikus-entzuneko saria, kultura sormenari buruz egindako dokumental laburrengatik. Larunbatera bitarte, beste lau aitortza banatuko dituzte: Internet, irratia, komunikazio kanpaina eta merezimenduzko saria.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ikasleak euskararen aurkako erasoak salatzen, atzo, Donostian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Hezkuntza propioa eta euskalduna aldarrikatu dute kalean

Irati Urdalleta Lete

Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHUko eta NUPeko euskara taldeek eta Ikamak deituta, manifestazioak egin dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan
EHUko Ekonomia ikasleak, Bilboko Sarrikoko fakultatean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ikasleek esan dute EHU dela Sarrikok hartutako erabakiaren erantzulea

Olatz Silva Rodrigo

Ekonomiako euskarazko ikasleei esan diete Gastu Publikoa ikasgaia gazteleraz egin beharko dutela. Hizkuntza urraketatzat jo dute
Euskarazko ikasketak aldarrikatzeko afixa bat, NUPen. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Osasun Legearen erreforma aurrera atera du Txibitek, eztabaida itxi gabe

Ion Orzaiz

Aldeko 49 boto jaso ditu legeak, eta abstentzio bakarra: Ezkerrarena. SMN, LAB eta UGT sindikatuekin adostutako neurriak jasotzen ditu arauak. Auziari «azken unean» heldu izana egotzi diote gobernuari

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.