Albistea entzun

Argia Sariak

'Badok' atariak jaso du Interneteko Argia saria

«Euskal musikaren erreferentzia eztabaidaezina» da BERRIAren musika ataria, Argia-ren arabera. Datu base moduan sortu bazen ere, «zabaldu eta biderkatu» egin dela nabarmendu dio.

Jon Eskisabel Badok atariko koordinatzailea, BERRIAren Andoaingo erredakzioan.
Jon Eskisabel Badok atariko koordinatzailea, BERRIAren Andoaingo erredakzioan. Dani Blanco / ARGIA Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2022ko otsailak 2 10:48

«Entzuleentzat zein musikarientzat erreferente» izateagatik, Badok euskal musikaren atariari (www.badok.eus) eman dio Argia-k aurtengo Interneteko saria. «Euskal musikari eskainitako halako atari bat itsasargi garrantzitsua da Interneten itsaso zabalean», nabarmendu du hedabideak. Hain zuzen, «artxipelago oso sakabanatu» horretan «euskal musikaren erreferentzia eztabaidaezina» bihurtu izana aitortu dio BERRIAren musika atariari. Saria «eguneroko inurri lanaren aitortza» dela adierazi du Jon Eskisabel atariaren koordinatzaileak, saria jaso ostean. Horrekin batera, modu batera edo bestera atariarekin kolaboratu duten guztiei eskerrak eman dizkie: elkarrizketak eta artikuluak idatzi dituztenei, kantu zerrendak egin dituztenei, euren lanak atariaren bidez zabaltzeko erabakia hartu dutenei... Saria eurena guztiena ere badela azpimarratu du.

Saria Badok-i emateko arrazoiak ematean, Argia-k azaldu du «euskal musikari buruzko entziklopedia» moduan abiatu zela Badok, baina, urte gutxian, «zabaldu eta biderkatu» egin dela: «Panorama musikalari buruzko berriak, abesti eta diskoen estreinaldiak, elkarrizketak, abesti-zerrendak, kontzertuen datak argitaratzen dituzte, besteak beste, baina katalogo izaera galdu gabe».

Izan ere, euskal musikaren datu basea izateko sortu zen Badok, 2009an. Jon Eskisabel da, hasieratik, haren arduraduna. Dokumentaziorako halako atari baten beharra ikusi zuen orduan BERRIAk, batetik, kazetariei datutegi hori izateak lana erraztuko zielako, eta, bestetik, euskal musikak Interneten erakusleiho eta erreferentziazko gune bat izan zedin nahi zuelako. Ordutik, baina, datu base izatetik beste hainbat funtzio ere bere gain hartzera igaro da Badok. Musikaren inguruko informazioa ez ezik, musika bera entzuteko aukera ematen hasi zen 2014an, esaterako. Horrez gain, talde eta musikarien lanen estreinaldiak, horien inguruko albisteak eta bestelakoak ikusgai jartzen ditu atarian.

Berritze horretan, podcast bat ere sortu zuen, duela bi urte: Dunbala, Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek aurkeztua. Azken nobedadeen artean dago, halaber, atariko bilatzailea berritu izana. Taldeak, diskoak eta abestiak bilatzeko aukera ematen zuen lehen. Orain, berriz, bilaketa bestelako irizpide batzuen arabera egiteko aukera ere ematen du webguneak; esaterako, abestietako letren egilearen arabera edo hitz jakin baten inguruan. Bigarren kasu horretan, hitz hori duten diskoen izenburu, letra, disko eta kantuak azalduko zaizkio erabiltzaileari. Horrez gain, kontzertuen agenda ere egiten du egun Badok-ek. Pandemia betean kontzertuen agenda bertan behera erori zen, eta berrabiatu zenean hasi zen horretan ataria. Aukera ematen du, era berean, talde edo musikari bakoitzak emanaldiak noiz egingo dituen jakiteko, euren profilean sartuz gero.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Biriatuko zubia, artxiboko argazki batean. / ©Andoni Canellada, Foku

Trafikoa eten dute A-63 errepidean, bi noranzkoetan

Berria

Gironda departamenduan piztutako sutearengatik itxi dute. Paueraino A-64 errepidea hartzeko aholkatu dute, eta, ondoren, A-65a, Bordelera.

Santoñako hondartza, artxiboko irudi batean. ©Miguel Ramos, EFE

Bi euskal herritar hil dira Kantabriako hondartzetan, Santoñan eta Castro Urdialesen

Uxue Rey Gorraiz

Hildakoak bi gizonezko dira, 54 urteko donostiarra bata, eta 69 urteko mungiarra bestea.

 ©Juan Ignacio Roncoroni, EFE

Izozki sorta batzuk erretiratu dituzte Aldin, Lidlen eta Mercadonan, «osagai arrotzak» atzeman dituztelako horietan

Uxue Rey Gorraiz

Susmoa dute izozkietan azaldutakoak makila zatiak direla. Ez kontsumitzeko gomendatu diete produktuok erosi dituztenei.

Iaz migratzaile gehiago heldu ziren EAEra, joan zirenak baino ©Iñigo Uriz / Foku

3.500 pertsona baino gehiagoko migrazio saldo positiboa du EAEk

Isabel Jaurena

Eustatek jakinarazi duenez, immigranteen eta emigratzaileen erdiak baino gehiago 40 urtetik beherakoak eta gizonezkoak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...