Ezbeharra

85 urteko gizonezko bat hil zen atzo Larribarren gertaturiko sute batean

Ez dakite nola hasi zen sua Nafarroa Behereko herri horretan.

Larribarreren irudi bat. TOURISTE
2022ko otsailaren 3a
14:54
Entzun

Sute bat gertatu zen atzo Nafarroako Behereko Larribarre herriko Urhobia auzo etxebizitza batean. Hogei bat suhiltzaile joan ziren sua itzaltzera.

Gizon bat topatu zuten kez beteriko etxean, konorterik gabe, eta ez zuen arnasa hartzen. Hura berpizten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. 85 urte zituen gizonezkoak. Oraindik ez dakite nola piztu zen sua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.