INDARKERIA MATXISTA

Sunbillako hilketa saiakera gaitzetsi dute Iturenen

Eskualdeko dozenaka lagun bildu dira Iturengo plazan, orain bi aste gertaturiko erasoa salatzeko. Hilketa saiakerarekin lotuta behin-behinean espetxean dira gizon bat eta emakume bat. Orion ere manifestazioa egin dute, «eraso matxista» bat salatu eta Urola Kostan izaten ari den erasoen gorakada gaitzesteko.

Hilketa saiakeraren aurkako elkarretaratzea, gaur, Iturengo plazan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko otsailaren 5a
14:08
Entzun

Orain bi aste gertatu zen erasoa: emakume batek, lanera zihoala, tiro bat jaso zuen gidatzen zuen autoaren aurka, N-121-A errepidean, Sunbilla parean (Nafarroa). Haren mutil lagun ohia eta gizonaren oraingo neska laguna atxilotu zituzten joan den astean, erasoarekin lotuta, eta behin-behinean espetxeratuak dira.

Hilketa matxista saiakera salatu dute gaur Iturenen (Nafarroa), erasoa jasan duen emakumea bizi den herrian. Eskualdeko eta herriko dozenaka lagun bildu dira plazan, Eraso sexista gehiagorik ez lelopean, eta elkarretaratze isila egin dute, bukaeran irrintzi batek puskatu duena.

Hilketa saiakera

Epaileak ebazpen judizialean azaldu zuenez, bi inputatuak gertakarien lekuan egon ziren erasoa gertatu zenean. Horrez gain, adierazi zuen egindako ikerketatik ondoriozta daitekeela akusatuek «bikote harremana» dutela, eta «zantzu objektiboak» daudela errateko «biktimaren bizitzaren aurka» egin zutela. Epaileak gaineratu zuen atxilotuak aurreko egunetan «hainbat aldiz» joan zirela erasoa egin zuten lekura. Hilketa saiakera egotzi diete.

Sunbillan ez ezik, Orion (Gipuzkoa) ere egin dute protesta gaur eguerdian, herri horretan joan den ostiralean izandako eraso bat salatzeko. Manifestazioa egin dute ehunka lagunek Erasorik ez erantzunik gabe lelopean. Xaltxerak talde feminista eman zuen erasoaren berri, joan den ostiralean. «Ez da eraso solte bat. Emakumeok egunero jasaten ditugu eraso matxista, eta, azkenaldian, gure eskualdean areagotu egin dira», gaitzetsi zuten.Urola Kostan azken hilabeteetan eraso matxistak ugaritu direla eta, manifestazio bateratua deitu zuten Orioko, Zarauzko, Getariako eta Zumaiako talde feministek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.