Osasuna 0-0 Sevilla

Loria Sergio Herrerarentzat

Penaltia geratu dio Osasunako atezainak Rakitici bi minutu falta zirenean, eta hari esker eskuratu du puntua etxeko taldeak.

jarraia209275.jpg
Aitor Manterola Garate.
2022ko otsailaren 5a
23:14
Entzun

Osasunak puntu baliotsua eskuratu du Sevillaren aurka Sadarren (0-0). Partida osoko lan ona azkenera kendu dio ia-ia VARen epaile lanetan aritu den Iglesias Villanuevak, baina Sergio Herrerak galarazi du, hark Pizarro Gomezi honek ikusi ez duen penaltia adierazi eta gero, atezainak urrundu diolako jaurtiketa Rakitici.

Lotua izan da partida aukerei dagokionez. Asko ez dira izan. Lehen zatian, Osasunak sortu ditu bakan batzuk, baina ez da gai izan aurretik jarriko zukeen gola sartzeko. Gero, bigarrenean, kanpotarrek izan dute aukera garbiena, baina En-Nesyrik ez dio ondo eman baloiari, eta Herrerak geratu dio. Partidaren azkeneko zatian, estutu egin du Julen Lopetegiren taldeak Jagoba Arrasaterena, eta etxekoak ia arean sartuta amaitu dute partida. Egin ditu hainbat erdiraketa Sevillak, baina ondo urrundu dituzte Osasunakoek.

Puntu honekin, 29.a batu du Iruñeko taldeak, eta hamabigarren da oraingoz, jardunaldia osatuko duten hainbat partida jokatu bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.