Ezbeharra

Hogei bat lagun etxetik aterarazi dituzte Basaurin, sute batengatik

Pabiloi batek su hartu du, eta ke laino handia sortu da ondorioz inguruan. Ez da zauriturik izan.

jarraia209309.jpg
2022ko otsailaren 6a
09:57
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hogei pertsona inguru etxetik aterarazi ditu gaur Basaurin (Bizkaia), pabiloi batek su hartu ondotik. Emandako informazioaren arabera, herriko Larrazabal kaleko pabiloi batean sortu da sutea, 6:00ak aldera; zehaztu dutenez, eraikina hutsik da, eta bertan ez da jarduerarik egiten gaur egun. Ez da zauriturik izan, baina ke laino mardula sortu da inguruan sutearen ondorioz. Horregatik, etxetik irteteko agindua eman die Poliziak ondoko eraikinetako bizilagunei.

Suhiltzaileek lanean dihardute, sua itzaltzeko. Udaleko gizarte zerbitzuek hartu dute beren gain bizilagunen arta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.