Albistea entzun

Lan baldintzak

Lanorduen muga gainditzen dute etxeko langileen %76k

Bizkaiko ELE elkarteak salatu du paperik gabeko langileen ia %20k 800 eurotik beherako soldata dutela

Lorea Ureta eta Isabel Otxoa, ELE elkarteko aholkulariak, artxiboko irudi batean.
Lorea Ureta eta Isabel Otxoa, ELE elkarteko aholkulariak, artxiboko irudi batean. Marisol Ramirez / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2022ko otsailak 9

Urteak joan eta urteak etorri, etxeko langileen lanari buruzko datu kezkagarriak ematen ditu ELE Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak. Haren aholkularitzara iaz jo zuten sektoreko 544 langileei galdetuta lortutako datuek erakusten dute ordu gehiegi egiten dutela lan, eta ez dutela jasotzen legokiekeen soldata osoa.

Lorea Ureta eta Isabel Otxoa ELEko aholkulariek zabaldutako datuen arabera, etxeko langile gehien-gehienak emakume migratuak dira, eta haietatik %10,8 dira paperik gabekoak; portzentaje hori %33,9ra iristen da zaintzen dituztenen etxeetan bizi direnen artean. Horiek guztiak erregularizatzeko eskatu dute ELEko aholkulariek, lan baldintza duinak izateko lehen urrats gisa.

Oro har lanaldian eta soldatetan araudiak ez direla betetzen salatu dute ELEko kideek. Horrela, galdekatutako etxeko langileen %76k esan dute legeak finkatzen duen astean 60 orduko lanaldiaren muga gaindintzen dutela. Gainera, langileen %26,1k ez dute egunean atsedenaldirik, eta %36,5ek ez dute astean egun bakar bat ere libre. Asteko zazpi egunak lan egiten dutenen portzentajea hamabost puntu handitu da.

%98k, dagokien baino gutxiago

Soldatetan ere, «gehiegikeriak» dira nagusi, batez ere paperik gabeko langileen kasuan. Haietako %19,8ren saria ez da iristen hilean 800 eurora. Egoiliarren artean, ia %98k ez dute jasotzen beren lanaldiari dagokion soldatarik, eta hamarretik ia lauk eskudirutan jasotzen dute soldata, beharrezko izan dezaketen agiririk gabe.

Pandemiaren garaian erakundeek etxeko langileak «beren kasara» utzi dituztela ere salatu du ELEk.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Makina Erremintaren Biurteko iazko Azokan ikusgai egon zen makinetako bat. ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Makina-erremintaren fakturazioa %9,7 hazi zen iaz

Imanol Magro Eizmendi

Italiako merkatua eta autogintzaren susperraldia dira zenbaki onen arrazoi nagusietako bi. Aurtengorako aurreikuspenak apalagoak dira, %5 ingurukoak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak protestan, Donostiako Gipuzkoa plazan. ©Gorka Rubio / FOKU

Gipuzkoako Aldundia akordioari «betoa jartzen» ari dela salatu dute garbitzaileek

Iñaut Matauko Rada

«Erosteko ahalmena ez galtzeko» soldatak KPI adina handitzea eskatzen dute. Uztailean akordio batera iritsi ziren enpresekin, baina azken orduan atzera egin zuten horiek.

Haize errotak Bretainiako kostaldean, Sant Nazertik gertu. ©STEPHANE MAHE / EFE
LAB sindikatuaren mobilzazioa, asteazken honetan ©Guillaume Fauveau

LABek pentsio sistema propioa aldarrikatu du

Berria

Manifestazioa egin du Hendaia eta Irun artean. Euskal Herriko alderdi politikoak deitu ditu Madrilen eta Parisen murrizketa gehiago ez onartzera. Frantziako sindikatu nagusiek beste mobilizazio egun bat antolatu dute hilaren 16rako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.