Musika

Zazpi kontzertuk osatuko dute aurtengo Donostiako Ganbera Musikaren XIII. Zikloa

Zortzi talde igoko dira Donostiako Orfeoiaren agertokira, otsailetik maiatzera arte.

Yasmine Khris.
2022ko otsailaren 14a
13:05
Entzun

Donostiako Orfeoiaren egoitzak aurten ere Ganbera Musikaren XIII. Zikloa hartuko du, Kutxa fundazioaren, Musikeneren, Donostia Musikaren eta Donostiako Orfeoiaren eskutik. Zazpi obrak osatuko dute zikloa, Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin elkarlanean.

Heldu den ostegunean hasiko da zikloa, Felix Mendelssohn konpositore alemanaren bi obrarekin: Argenta laukoteak (Lucia Lanuza eta Clara Perez biolinistak, Mario Oltra biola jotzailea eta Nicolas Concheiro biolontxelo jolea) Laukotea Mi bemol maiorren, op.12obra interpretatuko du, eta Antorcha Esplendida zortzikoteak (Ekhi Martinez, Maria Bernal, Lucia Lanuza eta Alvar Tife biolinistak, Andrea Lamoca eta Sara Cuadrado biola jolea, Nicolas Concheiro biolontxelo jolea, eta Oscar Cano kontrabaxu jolea) Harirako zortzikotea Mi bemol maiorren Op. 20 joko du.

Datozen asteetan, betiere ostegunez, bertze sei emanaldi eginen dira. Trio Sila 17an ariko da zikloan, eta kantu kontzertua eginen dute 24an. Apirilaren 7an, Concentus laukoteak parte hartuko du, eta hilaren 28an, Izeia hirukoteak. Maiatzean, Rasz boskoteak joko du, hilaren 12an, eta zikloa maiatzaren 26an amaituko da, Nonane hirukotearekin.

Emanaldi guztiak 19:00etan izanen dira. Sarrerak, ohi bezala, dohainik dira, eta gonbidapenak baitezpada eskatu behar dira Kutxa Kultur-en bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.