Literatura

Saizarbitoriaren 'Martutene' aztertuko dute Bilbo Zaharra Forumean

Pedro Alberdik, Markos Zapiainek, Mariasun Landak, Juanjo Olasagarrek, Itxaro Bordak eta Iban Zalduak hartuko dute parte datorren astean egingo diren hitzaldietan.

Ramon Saizarbitoria. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Berria
2022ko otsailaren 15a
11:24
Entzun

Ramon Saizarbitoriaren Martunene nobelak hamar urte beteko ditu aurten, eta, efemeride hori baliatuta, Bilbo Zaharra Forumak liburu hori omenduko du ekainean egin ohi duen irakurraldi publikoan.

Horren aurretik, baina, datorren astean Saizarbitoriaren liburua aztertzeko sei hitzaldi antolatu ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak. Astelehenetik asteazkenera egingo dira, 19:00etan hasita, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon.

Honako hau izango da egitaraua:

Astelehena 21

Pedro Alberdi. Fikzioaren hitzarmenak.

Markos Zapiain. Trauma eta transmisioa.

Asteartea 22

Mariasun Landa. Irakurketa eta ebokazioa.

Juanjo Olasagarre: Martutene: irakurketa bat.

Asteazkena 23

Itxaro Borda. Eta emazteak zer?

Iban Zaldua. Martutene: Esperimentu bat fikzioarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.