Zahar etxeak

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek eserialdia egin dute Foru Aldundiaren arkupeetan

Protesta eguna dute gaur ELA eta LAB sindikatuko zahar etxeetako beharginek. Egoiliarren senideekin batera, lan hitzarmena, ratioak handitzea eta «lan baldintza duinak» eskatu dituzte.

ELA eta LAB sindikatuetako Gipuzkoako zahar etxeetako langileak, gaur, Donostian egin duten eserialdian. MADDI ANE TXOPERENA IRIBARREN
maddi ane txoperena iribarren
2022ko otsailaren 16a
12:09
Entzun

Argi utzi dute ELA eta LAB sindikatuetako Gipuzkoako zahar etxeetako langileek: lan hitzarmena nahi dute, eta uste dute hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dagoela. Egoiliarren senideekin batera, ratioak handitzea eta «lan baldintza duinak» eskatu dituzte gaur Donostian. Nabarmendu dute sektore feminizatua izateagatik dutela egoera txarra, bertzeak bertze.

Eragile feministen eta pentsiodunen babesa jaso dute idazki batean, aldundiari emateko. Hara joan direnean, kanpoan, eserialdia egin dute langileek. Barruan, berriz, aldundiak beren eskaera erregistratzea lortu dute langileen ordezkariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.