Migrazioak

Etorkinen elkartasun sareko laguntzaile bat atxilotu du Frantziako Poliziak

Hendaiako polizia etxera eraman dute, eta atxiloaldian da. 

Migratzaileak omentzeko elkarretaratze bat, Hendaian. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko otsailaren 17a
19:52
Entzun

Frantziako Poliziak lagun bat atxilotu du arratsaldean migratzaileak garraiatzea leporatuta. Elkartasun sare bateko kidea da, beste kideek BERRIAri jakinarazi diotenez. Etorkinen laguntzaileek pairatzen duten jazarpena salatzeko, elkarretaratzea egin dute arrats honetan, Hendaiako polizia etxearen aitzinean. Atxiloaldian segitzen du atxilotuak.

Azken asteotan, Frantziako Poliziak elkartasun elkarteetako hainbat kide atxilotu ditu migratzaileak garraiatzea leporatuta. Zehaztekoa da, Frantziako legediaren arabera, ez dela legez kanpokoa «Frantziako lurraldearen barnean» migratzaileak aterpetzea, garraiatzea, eta laguntzea. Alta, Frantziako Poliziak elkartasun sareetako kideak ere atxilotu ditu azken asteotan, migratzaileak diru trukean garraiatzea leporatuta.

Atxiloaldian egon zen elkartasun elkarte bateko kideari elkarrizketa egin zion Ipar Euskal Herriko Hitza-k, urtarrilean. Francisco Sanchez Rodriguez haren abokatua honela mintzatu zen orduan: «Praktikan jarri du haurridetasunaren printzipioa, Frantziako Konstituzioan idatzia dena. Ez da hobendun laguntza eskatu badiote, eta hari esker dituzte pertsona horiek tratu txarrak saihestu. Printzipio konstituzionala da; beraz, legea lehertzen du». Aipatu zuen ere Frantziako araubideak salbuespen gisa kontsideratzen duen egoeraren kasua: «Edozein laguntza ekartzea ez da zigortuko, helburua humanitarioa baldin bada».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.