Negoziazio kolektiboa

Arabako metalgintzan grebara joko dutela iragarri dute patronalak jarrera aldatu ezean

Gaur manifestazioa egin dute Gasteizen, patronalaren «immobilismoa» salatzeko.

Metalgintzako langileen manifestazioa, Gasteizko kaleetatik. RAUL BOGAJO / FOKU
Irune Lasa.
2022ko otsailaren 19a
19:46
Entzun

Metalgintza sektoreko Arabako negoziazio kolektiboko azken bileretan ez da hurbilketarik izan sindikatuen eta SEA Arabako Enpresaburuen Elkartearen artean. Horregatik, ugazaben «immobilismoa» salatu dute langileek gaur Gasteizen, ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek deitutako manifestazioan.

Arabako hitzarmenak 15.000 bat langileri eragiten die, eta azkena 2017. urtearekin iraungi zen. Hitzarmen berrirako sindikatuek KPIaren gaineko soldata igoerak eta lanorduen murrizketa eskatu dituzte, besteak beste. SEArekin, berriz, martxoaren 4an izango dute hurrengo bilera, eta, patronalak jarrera aldatu ezean, sindikatuak grebara jotzeko prest agertu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.