Arartekoak autokontsumoa sustatzeko eskatu du pobrezia energetikoari aurre egiteko

Manuel Lezertua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Arartekoak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak inauguratu dute gaur, Bilbon, EAEko tokiko energia komunitateetan energia kontsumitzaile ahulen parte hartzea bermatzeko oztopo eta jardunbide egokiei buruzko jardunaldia.

Manuel Lezertua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Arartekoa prentsaurreko batean. Artxiboko irudia. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
unai etxenausia
2022ko otsailaren 21a
13:19
Entzun

Manuel Lezertua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Arartekoak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak inauguratu dute gaur, Bilbon, EAEko tokiko energia komunitateetan energia kontsumitzaile ahulen parte hartzea bermatzeko oztopo eta jardunbide egokiei buruzko jardunaldia. Lezertuak iturri berriztagarrietatik sortutako energia elektrikoaren «autokontsumoa sustatzeko» eskatu die instituzioei, pobrezia energetikoari aurre egiteko bitarteko gisa.

Era berean, Lezertuak hausnarketa bikoitza egin du. Batetik, esan du klima larrialdiak «trantsizio ekologiko eta energetikoa» eskatzen duela klima aldaketaren ondoriorik larrienak arintzeko. Bestetik, honako hau gehitu du: «Bidezko trantsizioa lortzeko betebehar etikoa dugu, kolektibo bakar bat ere atzean utziko ez duena, bereziki ahulenak. Eta herritarra politika energetiko eta klimatikoen erdigunean jarri behar dugu».

Alternatiba batzuk ere proposatu ditu Arartekoak. Bide horietako baten gisa proposatu du tokiko energia komunitateen bidezko autokontsumoa: tokiko bazkideen bitartez iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren autokontsumoa modu kolektiboan sustatzeko eratutako erakunde bat, hain zuzen ere.

Testuinguru horretan, haren iritziz, instituzioek «kontuan hartu behar dute» elektrizitatearen faktura murrizteko eta familiekiko mendekotasun energetikoa murrizteko «potentziala» dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.